(...)
Gaurregungo Enbilos [èmbilós]-ek aldaki asko aurkezten ditu XVI. mendetik hona: Unbilos (1593), Jnbilos (1645), Soto de Ynbilos (1685), Ymilos (1732), Vilos (1754), Emilos (1764 eta 1804), Embilos (1767), Bilos (1772), Biloch (1772), Milos (1772).
Aldaera guzti hauetan lehenak baizik ez du u hasieran baina aurrerago ikusiko denez, hau da gure eritziz jatorrizko forma. Gainerakoen artean zaharrena Inbilos (1645 eta 1685)-ek irudi du; hemendik Ymilos (mb > m gertatu ondoren), eta Enbilos, (disimilazioz) sor zitezkeen, baina bilakabidea alderantzizkoa ere izan zitekeen, m > mb pausoa behin baino gehiagotan edireten baitugu euskal toponimian eta hizkuntza arruntean (ikus Uxueko Santakaramuru sarrera). Gainerantzeko aldaki aferesi jasandakoak "una pieza en Enbilos, Inbilos" bezalako testuinguruetatik atera zitezkeen.
1772ko -ch dun aldaera (Biloch alegia) bat dator beste tokietako Ibilos eta antzekoen -ch-dun aldaerekin, eta badirudi joera zegoela bukaeran afrikatua ebakitzeko, euskaraz ohizkoa denez. Honekin bat dator Orreagako saroheetako bat den 1284eko Hegança Ubilotssa-ren grafia [Mitxelena, TAV, 37. or.].
Etimologiari dagokionez, uste dugu Galipentzuko toponimo hau beste toki batzutako Ibilos [Orotz-Betelun Ibilos, Ibilosko iturria dugu (Benito Urtasun, TOB, 343. or.), Lintzoainen Ibilos, Barañainen Uilos (Lacarra, VM, 50. or.), Arakil-Etxarrenen Ibillos (PRA-Arakil-Hiriberri, 61. k., 1710), Ibillos burua (id., 1714) eta Ebillos (PRA-Asiain, 142. k., 1733). Arakil-Hiriberrin Ibillos dugu 1704ean (PRA-Arakil-Hiriberri, 59. k.), Billos 1705ean (id.), Ebillos 1894ean (katastroa), Ebillos [ebíllos] eta Ebillosbarna [ebillosbárna](< *Ebillosbarrena) egun. Arakil-Ekain eta Arakil-Urritzolan adiera bera izan dezakeen Ubillegi dugu, eta Arbizun Ubillarte eta Ubillarteko zubia. Itzagaondoko Idoate herrian Ibilos eta Ibilosguibela genituen 1596an (PRA-Urrotz, 5. k.). Bi hauetako lehenak bertako zalduarekin mugatzen zuen.
Esteribarko Inbuluzketa herri izenak ere jatorri bera duela salatzen digute aspaldiko aldaerek: Yuillosqueta (1428), Ybilosqueta (1591), Villozqueta (1532). Ikus izen honen aldaerez NHI, 49. or.], Ibillos, Ebillos, Ubillo, Ubillos edo Ubilla [Azken toponimo hau A. Irigoyenek aipatzen du, "Sobre toponimia de las Encartaciones" lanean, ETTVC-ko 79. orrialdean. Autore honek dioenez, Enkarterrietan honelako bat baino gehiago dago, eta itxuraz bat behintzat ibai batean dago edo honen ondoan, eta alderdia] bera dela, ur eta bil-ez osaturikako toki-izena [Ikus AV, 155. or.], bi erreka edo ubide biltzen diren gunea adierazten duen toponimoa alegia, Galipentzuko oraingo Enbilos udalerriko bi ubide nagusien arteko lur-eremua delako, hau da, El Riacho eta *Urandia edo Aragoa ugaldearen artekoa (ikus mapa).
Zaren Río de Tejería eta Río de Balora-ren topagunean Armillos dugu, eta lehenagoko *Urmillos edo *Urbillos batetik atera dateke (ikus Zareko Armillos sarrera).
Jimeno Juríok Iberoko Urbillos aztertzean honela dio:
"Espacio entre los ríos Arga y Araquil en el punto de confluencia. Actualmente le llaman «los dos ríos»" [TCPCO, 148. or. Cf. Leatxeko Las Dos Aguas eta Lergako Ubitarte toponimoak.]
Aldaban berriz Ubilloa eta Ubillo zuloa bildu ditu ikerle ezagunak [TCPCI, 65. or.]. Hau ere erreka ondoan zegoen, eta dokumentazioan bat bakarra aipatu arren, izenaren etimologiagatik bi ubideren arteko lur zatia zela antzeman daiteke:
"De las piezas mencionadas en esos docs., una afronta «con el camino real que ban a Pamplona y con el regacho»"
Olloibar-Anotzen oraingo Iboros [ibóros]-ek ere [Ebilloch dugu 1596an (PRA-Asiain, 6. k.), Ibildoch 1710ean (PRA-Arakil-Hiriberri, 71. k.), Ybillos (?) 1796an (PRA-Asiain, 176. k.), Eviloch 1846an (Atarrabiako hipotekak), Yboroz, Ybros 1903ko katastroan.] Arakil ugaldearen eta ibarra gurutzatzen duen errekaren elkargunetik hurbil dagoen eremua izendatzen du. Lakuntzan Ubillos [u?bíiùloés] dugu bizirik, eta ibaiaren eta azekia baten urek bat egiten duten gunea ematen du aditzera. Goizuetan berriz Urgurutza erabiltzen bide dute ideia bera adierazteko [L. F. Echeverría, "Goizuetako toponimia...", 90. or.], eta Zuberoan antzeko adiera izan behar duen Hurjüntá dugu Andozen [Txomin Peillen, "Andoze ibarreko leku izen...", 99. or.. orr. Honela dio autore honek Zuberoako Andoze ibarreko tokien erdalduntzeaz ari delarik:
"Jadanik hasia da erdalduntze prozesua, Andozeko mugan dagoen Hurjünta delakoari, gazteek -eta Ligin gehienak erdaldunak dira- Jonction itzulpena darabilate"].
U- > i- ezaguna da euskaraz, batez ere ur hitzaren eratorrietan: Ibero herri izena (cf. Uberoaga, Urberoaga ugaria), igarabera / ugadera... [Ikus FHV, 75. or. eta hurrengoak. Gure alderdian Utsaskietarana dugu Zaren (ikus sarrera hau).]. Hemen aintzat hartu beharra dago Galipentzuko toponimoaren lehen lekukoak, gorago esan moduan, u- duela, gero i- edo disimilazioz e- agertzen den arren.
Dermio honek aipatu bi ubideekin ezezik, Santitisi, Santa Elena eta Erbiña-rekin ere mugatzen du. Dokumentazioan aurkitzen dugun Soto de Inbilos El Riacho-ren bi aldeetan zegoen (ikus El Soto sarrera). Agirietako Ezpuenda de Inbilos Santitisi eta Inbilos-en artean dagoen aldapattoa dateke, eta Paso de Inbilos, azkenik, Erbiña-tik Galipentzu Berrira eta Santitisi aldera doan bideak eta El Riacho-k elkar gurutzatzen duten lekuko pausua da.
(...)
Que:
Où:
Origine:
OV.11