(...)
Aiarerriko euskararen ezaugarri batzuen berri ere ematen da lan honetan. Aipagarriak dira, horien artean, toponimoen ahozko hizkeran erabiltzen diren azentuazio motak, hala nola, Beótegi, Ibáizabal, Mugáburu, Olábezar, Lárrabe, Léndika, Ózeka, Sálvada, Úreta, Sologúren, Undío, San Babilás..., eta toponimoetan islatzen den bertako hiztegi berezia: aretx, betxi, gotxi, kurtze... [...] Idatzizko lekukotzei balioa eman behar zaien arren, kontuan izan behar dugu haietan konfiantza gehiegi jartzeak ere bere arriskuak dituela. Adibidez, Aiarako toponimiari buruz Erdi Aroan erreferentzia askorik ez badugu ere, dauzkagun apur horietako asko Lope García de Salazarri zor dizkiogu. Egile honek Bienandanzas e Fortunas izeneko lan luzea idatzi zuen XV. mendean, eta lan horretan azaltzen du, Sálvadako mendilerroa (eta ez batzuek dioten bezala, Salváda [4 864an Salbata eta Salvata daude dokumentatuta. Agiri horretan bertan aipatzen da Ezquti haitzuloa ere, gaur egun Eskutxi, mendilerroko gailurrik altuena]) garai batean Gorobel [5 Mendizaleen artean Garobel izena zabaldu den arren, mendilerro hori euskaraz izendatzeko, behin eta berriro errepikatu den irakurketa-akatsa baino ez da. Izan ere, aipaturiko agiri historiko horretan Gorobel ageri da argi eta garbi. Beherago ematen dugun Bienandanzas e Fortunas laneko pasarteaz gainera, Lope García de Salazarrena dela esaten den Crónica de Vizcaya-n, pasarte berbera agertzen da, apur bat aldatuta egon arren: «E los leoneses cuando fueron encima de la peña de Salvada dixieron: ‘En salvo somos’. E por esso le llaman Salvada, ca de primero le llamaban peña Gorobel»] deitzen zela. Datu honekin batera, izen hari buruzko etimologia irudimentsu bat dakar [6 Bizkaitarrek Jaun Zuria buru zutela Leongoak garaitu eta Jaun Zuria Bizkaiko lehenbiziko jaun izendatu zutenekoa kontatzean, honakoa dio: «E siguieron el alcançe matando en ellos, que no dexavan ninguno a vida, fasta el arbol de Luyaondo; e porque se tornaron de allí, pesándoles, llamaron el árbol gafo. E los leoneses que escapar podieron salieron por la peña Gorobel, que es sobre Ayala; e como ençima de la sierra dixieron ‘a salvo somos’, e por esto le llaman Salvada. E porque en Padura fue derramada tanta sangre llamaron Arrigorriaga, que dize en vascuençe ‘Peña Viciada de Sangre’, como la llaman agora»], gaur egun zenbait arrazoi historiko eta linguistiko direla eta, ezin onar daitekeena. Beste datu interesgarri batzuk ere eskaintzen dizkigu, adibidez, inguruan euskara erabiltzen zelako lekukotza [...] Mendilerroa / Sierra: ED50 30T X.483971-498686, Y.4758586-4766110, alt. 700-1185 m. // Jakina denez, Gorobel mendilerroa Aiara ibarraren eta gaur egun Burgosko probintziakoa den Lauza Merindadearen artean dago kokatua. Mendilerro horretako alderdirik handiena Aiarako herrien eremu banaezina da, Aiarako antzinako ermandadeko beste zenbait herrik ere jurisdikzioa duten arren –Amurriok ez ezik, Arrastaria eta Lezama udalerri desagertuek ere–, baita Bizkaiko Urduña hiriak ere. Mendilerroaren hegoaldeko magalak Lauza haranekoak dira, muga zehatzak ezartzeko XV. mendetik hona etengabe auzitan ari direla gogoratu behar badugu ere. // Aipatutako mendilerroaren lehen aipu ezaguna 864. urtekoa da, San Félix de Oca-ri Aiara eta Menako zenbait eliza eman zitzaizkionekoa, haien artean Añesko Done Bikendi monasterioa zegoela. Dokumentu horretan zenbait aldiz ageri da mendilerroaren izena: // «... et pergit ipso termino ad Pennaforata, deinde per medium monte de Mannata usque ad illa ciconia de Salbata et ad illa Ponnata. [...] et in Barcena, id est de roio de Salbata per suma ripa de barcena. [...] per suma ripa de Barcena usque ad illa via publica qui discurrit de Salvata apud Salvanto. [...] et meas villas prenominatas cum suas decanias ad ipsos deserviant, id est, Angulo, et Salbata, et Eversa, et Lixarzo, et Urzanico, et Pando, et Fluiso, et Ervico, Desolio, et Dobaltia, et Salbantone» [1 Llorenteren transkripzioa erabili dugu (1806-1808), 3. lib., 95. or. Ubietoren edizioan (1976) Salvata ageri da]. // Honen ondoren, 1434 urtean berriz ere, Aiarerriak irabazitako Real Carta Ejecutoria de la Sierra Salbada delakoan agertzen da [2 Barrenengoaren (1990) lanetik hartutako datuak]. Aiarako udal artxibategiko ondoko dokumentazioan, Salbada eta Salvada idazkerak txandakatzen dira behin eta berriro, harik eta XIX. mendearen amaieran -v- duen era gailentzen den arte. // Bizkaiko lehen kronikagile Lope García de Salazarrek ere, XV. mendean Gorobel mendilerroaren gaineko zenbait lekukotza utzi zigun. Aiarako izena eta lurraldea jorratzean aipatu baziren ere, toponimiaren eta etimologiaren aldetik duten interes handiagatik hona ekarriko ditugu ostera ere. Haren lanik ezagunena den Bienandanzas e Fortunas delakoan, gutxienez birritan aurkitzen dugu mendilerroaren izena. Aiara leinuaren hastapenari erreferentzia eginez, aurrerantzean izen hori eramango zuen lurraldea on Alonso erregeak aurkitu zuenekoa kontatzen digunean dioenez, erregeak lurraldea populatzea erabaki baitzuen, hain zuzen ere, mendilerroaren gainetatik hain ederra ikustean: // «E andando este rey don Alonso a correr monte sobre las peñas de Mena, vio d’ençima la tierra donde es agora Ayala, que no era poblada, que se llamava la Sopeña; estando el Rey sobre la peña de Sálvada, dixiéronle los cavalleros que por qué no poblava aquella tierra e díxoles que la poblaría, si oviese quien lo poblase». // Lan horretan bertan, Lope García de Salazarrek berriro ere aipatzen du mendilerroaren izena, gaztelaniazko salvar aditzarekin erlazioan jarriz eta, aldi berean, lehenago zeukan Gorobel izenaren berri ere ematen digu. Padurako gatazkaz ari den pasarte ezaguna da eta Bizkaiko Arrigorriaga toponimoaren etimologia ematen ausartzen da halaber: // «E siguieron el alcançe matando en ellos, que no dexavan ninguno a vida, fasta el arbol de Luyaondo; e porque se tornaron de alli, pesandoles, llamaron el arbol gafo [árbol malato]. E los leoneses que escapar podieron salieron por la peña Gorobel, que es sobre Ayala; e como ençima de la sierra dixieron ’a salvo somos‘ por esto le llaman Salvada. E porque en Padura fue derramada tanta sangre llamaron Arigorriaga, que dize en vascuençe ’Peña Viciada de Sangre‘, como la llaman agora». // Era berean Lope García de Salazarri egotzi ohi zaion 1454ko Crónica de Vizcaya delakoan, gertaera hau berau aipatzen da antzeko moduan: // «E ovieron allí su pelea muco porfiada e resia, e fue vençido e muerto el fijo del rey de León e muchos de los suyos, y yasen enterrados en Arrigorriaga, e por la mucha sangre que allí fue vertida llamáronla Arrigoriaga, que quiere desir en vascuence peña vermeja ensangretada; e fueron en el alcançe fasta el árbol gafo de Luyaondo, e porque non pasaran más adelante en el alcançe le llamaron árbol gafo [...] E los leoneses cuando fueron encima de la peña de Salvada dixieron ‘en salvo somos‘. E por esso le llaman Salvada, ca de primero le llamaban peña Gorobel». // Dena dela, Sálvada toponimoaren jatorria Arrigorriagan garaituak izan ondoren leondarrek egindako ihesean dagoela defenditzea, mitologia hutsa da zeren, gorago ikusi den legez, mendilerroaren izena 864. urtean dokumenta baitaiteke eta ustezko borrokaren bertsio desberdinek Padurako gatazka 870 edo 888. urte inguruan kokatzen baitute. // Hala ere, komenigarria da jakinaraztea, halaber, Erdi Aroko iturri bietan ageri den izena Gorobel dela, eta ez Garobel, azken hau urte askoan giro mendizaleetan erruz erabilia eta, seguru asko, irakurketa akats baten ondorio edo, besterik gabe, aurretiaz erabakitako etimologiara egokitzeko behartutako aldaera izango da. Izan ere, euskaraz garo hitza dugu ‘ira’ izendatzeko eta bel maiz aurkituko dugu hitz konposatuetan beltza adierarekin, ondorioz, toponimoak ‘ira iluna’ esanahia izan lezakeelarik. Alabaina, ustezko etimologia hori ez litzateke Aiaran gertagarria, garo hitza ez dagokiolako mendebaldeko euskarari eta, gainera, beltza estandarraren ordez, Bizkaiko bal(tza) tradiziozkoa espero beharko genukeelako. // Beste alde batetik, Sálvada leku-izenaren azentuazio proparoxitonoa oso ezaguna da aspalditik eta oraindik ere bizirik dirau herri erabilera «ez-ilustratuan». Oso da esanguratsua Federico Barrenengoak bere lanik ezagunenean ematen duen aipua: por otra parte, se ha venido pronunciando como esdrújula por los ayaleses que han hecho uso de sus pastos [3 Barrenengoa (1990), 2. lib., 409. or.]. Ahoskera horren isla dira XX. mendearen hasieran gaztelaniaz idatzitako testuak, batez ere mendizale elkarteenak, Sálvada ugaria ez ezik, zenbaitetan Sálbada ere ekartzen dutenak. Halaber, herrietako agirietan mugarriez, artzaintzarako baimenez eta halakoez aritzean, Sálvada dugu era dokumentaturik ohikoena. Era berean halaxe jasotzen du bere aipu guztietan Aiarako udal idazkaria izandako Santiago de Mendiak El Condado de Ayala lanean. Tamalez, izen hau salvar aditzaren partizipioarekin erlazioan jartzen duen etimologia errazagatik, ahoskera jatorra herri giroan baizik ez dugu adituko eta Salvada era okerra –ahoskera laua eta tilderik gabeko idazkera– izenaren erabilerarik ohikoena da. Horrez gainera, ustezko giro jakintsuetatik kontzienteki bultzatzen da era akastun hori. 2003. urtean lan honetarako Aiaran egindako landa lanean zehar, pertsona adinduenek argi eta garbi Sálvada ahoskatzen zutela frogatu ahal izan zuten egileek, gazteagoek Salvada esateko joera zutela egiaztatzeaz batera. Oso esanguratsua da galdekatutako zenbait adinekok, leku-izenaz itaun zuzena luzatuta, batzuetan ahoskera laua ematen zutela, nahiz eta jarraian, elkarrizketa libre eta erlaxatuan, modu espontaneoan era proparoxitonoa erabiltzen zuten. Deustuko Unibertsitateko DEIKER institutuak Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarentzat 2003an eta 2006an egindako ahozko inkestetan ere, berretsi egin ziren datuok. Amaitzeko, komeni da gehitzea ahoskera proparoxitono horri dagokion Sálvada idazkera dela, azentu grafiko eta guzti, gaztelaniazko era ofizial bakarra, Euskaltzaindiak eta Real Academia Españolak aldeko txostena emanik –azken honek Español al día izeneko sailaren bidez–, Instituto Geográfico Nacional delakoak aldeko irizpena eman baitzuen
(...)
Que: Mendilerroa
Où: Aiara
Origine:
IZ.03