ostatatu, ostata, ostatatzen
1 da ad. Ostatu hartu, ostatuz egon; norbaiten etxean lo egitera gelditu. Herriko hotelean ostatatu ziren. Arrotz bat ostatatu izan zen aberats haren etxean.
2 du ad. Ostatu eman; norbaitek beste norbait bere etxean lo egiteko hartu. Arrotzik ostatatu nahi ez duenak kendu behar du erramua bere etxetik.
3 da/du ad. (Gauza abstraktuez mintzatuz). Harroaren bihotzean ostatatzen dira inbidia eta bekaizkeria. Bere bihotzean deabrua ostatatzen duenak.
4 du ad. inform. Webgune bat edo kideko bat sarean kokatzea bermatu. AEBko hainbat ospitaletako webguneetan helburu terapeutikoak dituzten pazienteen blogak ostatatzen hasi dira. Googlek hodeian fitxategiak ostatatzeko zerbitzua eskaintzen du.