potestate
1.
potestade.
Potestad, autoridad, poder.
Ieinkoak zuri eman dizi potestate handia.
E 75.
Persona guzia potestate goragoén suiet biz, ezen ezta potestaterik Iainkoaganik baizen.
Lç Rom 13, 1 (He, TB bothere, Dv buruzagitasunik, Ol, BiblE aginte).
Utra galanto ebili bedi, / oi badau potestaderik.
Lazarraga A14, 1182r.
Aingeruai Jainkoak eman ez dien esku autoridade ta potestadea zuei eman dizute.
Cb Eg II 5.
Elexiak daukala potestade edo eskubidia. [Jesu Kristok] duéla bere Aita etérnoak adiña glória, grandéza ta potestáde Jangoiko dén bezanbátes.
LE Doc 175.
Kristo errezibitudúten guziéi emandiotéla potestáde izáteko Jangoikoaren húme.
LE Ong 98r.
[Abade edo sazerdotiai] bakarrik autortu edo konzedidu eutsen Jesu Kristok ogi eta ardaua bere gorputz eta odol biurtuteko eskubide edo potestadia.
Astar II 210.
Eman zioté potestade botatzekó espiritu zikinak.
EvAN Mt 10, 1.
Niri eman ziaidazu potestade guzia Zeruan eta lurrean.
Samper Mt 28, 18 (Hual, potestade; Ip photere, Echn podore).
v. tbn.
Potestade: Oe 76. fB Ic III 283.
2.
Potestad, ángel del sexto coro.
Aingeru, arkangelu, tronu eta dominazione, prinzipatu eta potestate, kerubin eta serafinen izenean.
Brtc 262.
Bigarren batintxekian [ezagututen dira]: Dominazinoak edo angeru menpetzalleak, birututeak edo angeru indartsuak eta potestadeak edo angeru zeruko mendeak.
Itz Azald 75.
v. tbn.
Potestade: FamInst 757.