1.
(
V; H),
saingaka (
AN-5vill, B (-eka); H),
zaingaka,
sangaka (
H),
saungaka,
saunkaka (
V),
zaungaka
Ref.:
A (saunkaka);
A Morf 20;
Iz
ArOñ
(sáunka);
Elexp Berg;
Gte Erd 304;
Izeta BHizt2 (saingeka)
.
(Adv.).
Ladrando.
Iraz ta bendekuz beterik ote zabiltza zu, sangaka dagoen txakur txar ero bat bezala?
Mb OtGai II 205.
Etxian katubak miauka edo txakurrak zaunkaka badagoz.
Astar II 41.
Txakurrak zaldiaren inguruan zangaka zebiltzan.
Echve Dev 160 (SP 131 saingaz).
Bitartean Lisika, / lertzeko zorian, / zangaka ari uen / alegin guztian.
It Fab 187.
Zakurrak ere asten / zaiozka zaunkaka.
Bil 132.
Holandarrak ozka, aiezka, ojuka, birauka, muzinka, errenka, saungaka sakabanatu ziran.
Camp EE
1883b, 521.
Au arrapaska jaten da, gau, gau, gau. (Zaunkaka bezela ta beti jaten).
Sor AuOst 97.
Haur guziak ondotik, / zakhurrak saingaka; / lau zehe sudur hoiez / nola ez ahalka?
Zby RIEV
1908, 773.
Ezkara txakurrak, zaunkaka asteko.
A BGuzur 115.
Zakurra ene sahetsean saingaka eta jauzteka.
JE Bur 16.
Urruti baserrian zaungaka zakurra.
Jaukol Biozk 95.
Zakurra saingaka asi zaiok urrundik.
TP Kattalin 182.
Asten da zakurra zaungaka.
Lek EunD 26.
Zakurrak zaungaka aurrea artu nai zion.
TAg Uzt 72.
Bera txistruka ta txakurrak zaunkaka ibilten dia.
(V-gip).
Gand Eusk
1956, 220.
Zakur aundi sendorra ondoratu zaio zaunkaka.
Txill Let 29.
[Zakurra] zaingaka asi zelarik, saltatu zen legoia.
Auspoa 77-78, 227.
Zakurrak bezala zaunkaka [sinesgabeak]
.
BiblE Ps 59, 7.
Zakurra sangaka asten zan zuloan.
JAzpiroz 138.
v. tbn. Ag G 153. Osk Kurl 139. Ataño TxanKan 68. TxGarm BordaB 93. Saingaka: Ox 21.
(Fig.).
Azkenean, besteren diru-eske zijoakien lapur bat bezela artu nioteken [etxe artakoak]: zaunkaka.
Ataño
TxanKan
264.
2.
(Sust.).
Ladrar, ladrido continuo.
Gau ta egun orien betiko saunka-sangakarekin bere ardietatik urrunerazten ditu otso gaiztoak.
Mb IArg I 310.
ZAUNKA ETA ZAUNKAKA.
Ladrando insistentemente.
Bizpahiru xakur bazituen jada ondotik, sainga eta saingaka.
Barb Sup 48.
ZAUNKAKA EGIN.
Ladrar.
Egin dezake aunka edo zangaka, irrika ditzake ortzak.
LE Urt 74 (ms. 26v aunka in).
Sultanek zaunkaka egin zien.
Osk Kurl 161.
ZAUNKAKA-ZAUNKAKA.
Ladrando insistentemente.
Da txakurrak, artu eben arloan aspertu eziñik, oso bertan batzuk eta guztiz urriñean beste batzuk zaunkaka zaunkaka ziarduen.
Ag AL 89s.
ZAUNKA-ZAUNKAKA.
Ladrando insistentemente.
Ozinbelzko txakurrak eurak, zerbaiten perill gaiztoa sosmau balebe legez, asi ziran zaunka-zaunkaka.
Ag AL 27.