hauetxek,
hautxek (H),
hauxek,
abetxek.
Estos mismos, precisamente estos.
Zure legeak hautxek dire, Sinaiko mendian / Berze orduz Moiseri emanak Arabian.
EZ Man I 12 (reproducido en Ub 171).
Gau eta egun idukitzak hautxek memorioan: / Orhoit adi herioaz, orhoit iuiamenduaz.
Ib. 17.
Hautxek dira Oihenartok eskuarari iratxekitzen diotzan aitzinamenduak.
ES 166.
Bi gauza hautxek bederen: / Bata, etsai lanyerosenak / Direla maiz ttipienak.
Gy 301.
Nere arima dohakabeari erraiotzu, othoi hitz bakhar hautxek: Barkha dakizkitzula zure bekhatuak.
Dv LEd 80.
Auetxek dira Tolosako dema irabazi zutenak.
Ag G 87.
Arrapatu ditudan egokienak abetxek dituk.
Alz Ram 105.
Irakur-arian yaso-oar ugarietatik auexek bederen aldatu ditzaizudan esanaren eutsigarri.
Ldi IL 13.
Auetxek ere aurre-aurretik begiz yo ta itzartu bear dira.
Ib. 79.
Paulo Apostoluaren itz eder auetxekin asten da gaurko Meza Santua.
EgutAr 2-L-1957 (sic, ap. DRA
).
Onoko bertso autxek kantatu ditugu.
Basarri 67.
Guztietan geien oroitu ditutanak auetxek dira: Italia, Grezia, Turkia.
Anab Aprika 7.
Zure dohainak hauexek dira: prestu, langile eta umil.
Xa Odol 289.
Klase auetxek bakarrak dira / guk jan izan ditugunak.
Uzt Sas 134.
Abetxek egun alaiak eta / abek egun pozgarriyak!
Uzt Noiz 28.
Nere zorion beroak artu / bertso auetxen bitartez.
MMant 58.
Zer ikusirik duten puntuak hauexek dira.
MIH 207.
Orrialde hauexetan.
Ib. 202.
v. tbn. Izeta DirG 70. Auetxek: A Ardi 98. ArgiDL 7. Ir YKBiz 524. Txill Let 119. NEtx LBB 80.