1.
Certificar, confirmar.
Au da egija bat fediaren biarrik iñok ez daukana sinistuteko; bada dakuzgu geure begijakaz egunoro ziurtaurik.
Ur MarIl 34.
Zeñatan argiro ziurtatzen zan jatorriz dakargun bekatutikan garbi zegoala [Ama Birjiña]
.
Ur BulaG 524.
[Erakutsi au] ziurtatzen dute txit sendoki anziñako oroipengarri ospatsu eta beneragarriak.
Ib. 529 (BulaAl 26 ziurtetan).
Egija au ziurtauko dabe Madrillen daukazubezan komisionadu arduratsu ta begiratubak.
(1866).
BBatzarN 215.
Iraute onek bakarrik ziurtau daike gure salbaziñoe betikoa.
Itz Berb I 162.
Ziurtau eta egiaztuten ebala bere irakatsia bere bizitzearen santutasunagaz.
Itz Azald 34.
Alan [...] egiaztu eta ziurtetan dau erri guztien eta gizaldi guztietako eretxi guztienak.
Ib. 39.
Gure poemaren egia odolarekin ziurtatzen ez badugu grazirik gabeko pailazoak garela.
Lasa Poem 63.
Beraz, ur aska ori izan eitekean Ondarroakorik antxiñakoena. Baiña diñodan au ziurtatzeko errezoirik ez daukat.
Etxabu Kontu 208.
2.
Comprobar.
Entzundako ori ziurtatu nai neuke.
Zubk Agur
8-9-1973 (ap. DRA
).
3.
(Aux. intrans.).Basarse (en algo), tomar (algo) como prueba.
Begira zertan ziurtatzen naizen: Migel de Azpiroz-ek eta Maria Kruz Munitak ezkontzeko kontratu matrimoniala Ameraun-en egin zuten.
JAzpiroz 12.