1.
(Lar, Bera),
bardinez.
Diferencia, desigualdad.
"Desigualdad"
Lar.
v. berdineztasun, desberdintasun.
Bata barkazio-eske, eta bestea gaizki esaka dagokio. Zer berdin-eza batagandik besteaganakoa!
Lard 461.
Juliok laster ezagutu zuen, San Pablogandik beste presoetarako berdin-eza, eta iñori ez bezalako begirunea agertzen zion.
Ib. 528.
--Gizon guziak era berean birpiztuko ote dira? --Ez, berdiñeza txoil aundia izango da autatuen eta galduen gorputzen artean.
Inza Azalp 111.
Orrela dala ta, baserrietako gauzak ere, beren berdiñ-eza daukatelarik, beren artekoatan txit ongi ta txit gaizki arkitzen diranak badira.
Elizdo EEs
1929, 49.
Ludijan, illobi-arteraño, bardineza dago gauza ta toki gustijetan.
Euzk I 199.
(ap. DRA)
Ori bera dala bide, nunbait, kopla ezagunak esku-idatzietan nabari duten berdiñeza, baita izenpe-urritasuna ere.
Gazt MusIx 168.
[Lan] horietan degun berdineza, bere egitekoaren une bakoitzaren batasunean, egin-ahala, bere urrerrapenean argitzen da.
MEIG IX 141.
(en colab. con NEtx)
2.
(Lar, Añ),
bardinez (Añ).
Diferente, desigual.
"Desigual"
Lar, Añ.
v. desberdin, ezberdin.
Itz-lerruak neurtu ditezke nai dan neurriz, guziyak, nai bada, neurri berdiñekuak jarriyaz [...]. Bañan asko oitzen da ere berdiñezak egitia.
LzM EEs
1913, 198.
Azken berdiña izanez atzizki berdiñezeko itzak arkitu biar lirake.
Ib. 200.
Bakoitzak bi gogo berdiñezak edukitzea, nekeza baño ere, eziñekoa deritzat.
Ayerb EEs
1914, 229.
Oartu urrenik, agerbidetako tresna ori artu nai duzuteneen, mintzoaren goibea sumatzeko belarrii izugarri oarkorra izanarren, indarka berdiñeza den ez ezagutzeko izugarri zozoa dela.
Or LEItz
45.
Exko muñoak, Sambucako galdor berdiñezak, Esterngo zokoak estaltzen dituzuten piñuak.
Or Mi 137.
Lur bategaz beragaz ainbat ontzi bardiñezak egitten dira.
Otx 55.
Demagun bi albo berdin eta bat berdineza dituen iruki bat.
Zait Plat 56.
Guziak piloan hartuta, zabalera eta bidearen aurrerakada guzia hartzen duen olatu haundia bezela dira, geldiunerik ez duen olatu-katea; beti ere banak, berdin-ezak, antzekoak izan arren.
MEIG IX 136.
(en colab. con NEtx)