edukazino,
edukazione.
Educación.
Framazonek Frantzian ezar arazi dituzten eskoletako edukazionearen zenbait fruitu.
Elsb Fram 164.
Eztiozue dote oberik emango edukazio on bat ikasi eragitea baño.
Ag Serm 301.
Nik ez dakit zergatik, edukazioa zela, ala ohiturak [...], baina, aski ergelki, hasi zen duda-mudan gaizki egin ote zuenetz.
Mde Pr 74.
Seme-alaberi berbaz azi-era (edukaziñoa) emotea bear-bearrezkoa da.
Bilbao IpuiB 61.
Katoliko edukazio bat eman nahi diot ene erraietako seme maiteari.
Arti Ipuin 60.
Educación, buenos modales.
Nik uste det [...] ederkiyago egingo lutekela guri tokiyak uztia, baña non da edukaziyua!
Iraola 21s.
Zuk dezun aña edukaziyo / izango degu bestiak.
Tx B I 267.
Barritsu-samarra ixan arren, azikera (edukaziño) onekua zan.
Altuna 14.
Bada neskatxa ona duana / edukaziua.
MendaroTx 204.
Au ez duk gizalegea, Joxe; ez duk edukaziorik.
Lab SuEm 184.
Ire semiari berbetarako edukaziño pixkat emon biar detsak; ze, ikan tratatzen najok eta.
SM Zirik 78.
Olako edukazioa ta errespetoa ez ditu izaten edozeñek.
TxGarm BordaB 103.
Edukazioz, aurrena artzen duanak, ttikiena artu bear omen dik.
JAzpiroz 109.