(AN-gip).
Salpicar.
v. zipriztindu.
Bikendiñe zen, baxaran-begi, bular-serail, belarri zulagabea, Rodano maiteak zirtatzen duen kaparroi-lore antzekoa.
Or Mi 84.
Bertan ziñauden Zu, urrukian asarre, nere bidegabeko poz guziak oztopo samiñez zirtatuz.
Or Aitork 39.
Binbitartean Katxemira odol-zipriztiñez bere burua zirtatzen.
Sorarrain Lili 102.
Bildu odola ontzi batean eta ixipu-sorta bertan bustirik, zirtatu zeuen etxeko ategainak eta alboak.
BiblE Ex 12, 22 (Ur txipriztatu
).
Mundu gogor, haserre, odolez zirtatu horrek inguruko honek baino egiazkoago eta ederragoa dirudi.
MIH 313.