beraizik.
1. (G-goi-to ap. A).
"Adrede" A. v. berariaz.
Euskeraz orain arte orrelakorik ezpada --utz ditzagun beraizik Biblia protestantea ta erri-abestietako zenbait gordinkeri-- euskeraz ezer gutxi idatzi dalako da. Ldi IL 51. Gañera, beraizik edo apropos sozialismoari su ematen asi ziran, aundikien eta beekoen arteko gorrotoa gero ta aundiagoa zedin. Ib. 165. Jonek amesak ames egiten jarrai egian, beraizik uts egin ete eban Zuriñe ederrak? Erkiag Arran 68. Okerreko bidea artu eban, baiña beraizik eta jakiñez. Erkiag BatB 97. Sekulako belar-zama ekarri omen zuen mutillak, beraizik ere neskaren aurretik, arek ikusi zezan. Ataño MLanak 52.
2. "(G-to), en broma" A. v. berariaz (2).
Larramendi askotan beraizik ari da; bere buruaren gaiñetik ere parra egiten du. Or Eusk 1930, 253. Burruntzalietara eldu diralarik, / Sutegik lagunari diotsa beraizik. "En broma" . Or Eus 359. Ona emen erantzuna "zer ari zan Iainkoa zeru-lurrak egin aurrean" galde dagidanari. Ez dut erantzunen auzi zailla itzuri naiez Urliak beraizik erantzun omen zuna. "Ioculariter" . Or Aitork 315. Amona Mari-Axuntxik etzunan beraizik artzen. Or QA 40.

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper