(-keriBeraLzM). Crueldad; acción cruel.v. ankertasun. Guri ziñezgatx egiten yakuzan ankerkeriak Españako laterriaren izenean yoandakoak egiten ebezan. GMant LEItz 62s. Eurokaz egiten ebezan ankerkerien barri emoten. Ib. 63. Gure Yaurlariaren ankerkeri ta diru-goseagatik. Goen Y 1934, 99. Geroenean, ankerkeri (crueldad) izugarri au eztitu zen. Etxde JJ 172. Nere emaztearen errua, dollorkeria ta ankerkeria (despotismo) ezkututik azaleratu da. Etxde AlosT 104. Ez-iakinean ankerkeria sartzen zitzaion, eta burruka gaiztoan atsegiñ artzen, eta odol-atsegiñez mozkortzen zan. Or Aitork 139. Nere ankerkeriak il du agian. Txill Let 141. Euliai, batez bere, eskolako ordu gogaikarrietan egiten eutsezan ankerkeriak!... Lenengo ego bat kendu [...]. Erkiag BatB 40. Gizartearen indarraz eta ankerkeriaz harmaturik zetorren gizon hura maltzurkeriaz garaitu beharrez. Mde HaurB 77. Alik eta bengantza-ordaiña jaso artean, onelako ankerkeria egin didan arengandik. Berron Kijote 117. En DFrec hay 4 ejs.