(...)
1594ean aurkitu dugu lehen aldiz.
1722an "basílica" izenpean azaltzen da.
Cantera de la Magdalena 1659an ediren dugu aurrenekoz eta gaur ere erabiltzen da, ermita dagoen gaina aditzera emateko.
Dokumentazioko Costalada de la Magdalena edo egungo Costalado edo Cuesta de la Magdalena beste batzutako Ladera de la Magdalena-ren eta euskarazko Madalenasaietsa-ren [Ikus saihetsa-z Dermio baten zatiketa atalean dioguna.] adierakidea da, eta ermita dagoen mendiaren herri aldeko mazela adierazten du. Debajo de la Magdalena-k ere antzeko zerbait adierazi behar zuen, eta Junto a la Magdalena ermitaren ondoko eremua zen. Detrás de la Magdalena edo Tras (de) la Magdalena-k ermitaren atzeko aldea ematen du ezagutzera, hau da, Oibarko muga aldea.
Barranco de Detrás de la Magdalena Fuente del Boj-etik jaisten den erreka dugu, beheitiago Barranco de Olibeta izena hartzen duen berbera. Paso de la Magdalena edo Paso debajo de la Magdalena Camino de Balatua eta Río Oscuro-ren elkargunekoa da (cf. Senda del Paso). Oibarko mugaren ondoan bada beste Paso de la Magdalena bat, Barranco de Olibeta-ren goiko aldean. Portillo de la Magdalena, azkenik, ermitatik hurbil dagoen dagoen harrarte modukoa da.
(...)
(...)
Olibo 'olibondo' izena eta -eta atzizkia ditugu toponimo honetan.
O + e > e pausorako cf. Agezako Erresoreta (< errege + soro + eta) edo Oibarko Soreta ( < soro + eta).
Oliboak ugariak ziren eta dira gure alderdian, eta hau dela kausa Olibeta toponimoa ere arrunta da (guk Ageza, Eslaba, Galipentzu eta Morionesen aurkitu dugu). Uxuen La Oliveta dugu, baina hau La Oliva monastegi-izenaren txikigarria da.
Olibeta [òlibéta]-k Oibarrekin, El Rebote, La Mazuela eta La Muga-rekin mugatzen du.
Barranco de Olibeta La Sierra eta Gabaran aldetik heldu dena da, hots, gorago Barranco de Detrás de la Magdalena eta beherago Barranco de Nobeletaondoa deitu ohi den erreka. Pozo de Olibeta errekan dago, Puente de las Viñas eta Oibarko errepidetik hurbil.
Dokumentazioko 1723ko Las Olibetas eta 1783ko Olibetas funtsik gabeko aldakiak dira, egungo izenak salatzen duenez, eta notarien gogo erdalduntzaileari leporatu beharko dizkiogu.
(...)
OV.11 - Eslaba aldeko euskararen azterketa toponimiaren bidez
Abbreviation: OV.11
Author: SALABERRI ZARATIEGI, Patxi
Title: Eslaba aldeko euskararen azterketa toponimiaren bidez
Work note:
Elaborator:
Colection: Onomasticon Vasconiae 11
Magazine:
Publisher: Euskaltzaindia
Place: Bilbo
Date: 1994
Reference:
Notes: NTM bilduma egin zenean, artean argitaratu gabeko doktore tesia.
Type: bibliografia
Extraction: guztizkoa
Field: hizkuntza azterketa
NA.TM - Nafarroako Toponimia eta Mapagintza
Abbreviation: NA.TM
Author: JIMENO JURÍO, José María (zuz.)
Title: Nafarroako Toponimia eta Mapagintza
Work note: 59 liburuki
Elaborator:
Colection:
Magazine:
Publisher: Nafarroako Gobernua & Trabajos Catastrales S.A.
Place: Iruñea
Date: 1992-1999
Reference:
Notes: Nafarroa. Toponimia eta Mapagintza: gazt. Toponimia y Cartografía de Navarra.
Erreferentzia gisa liburuki zenbakia ematen da aditzera eta apurka-apurka, orrialdea ere gaineratuz joango da.
Lan honen iruzkin kritikoa argitaratu zen in FLV, 64 (1993).
Type: bibliografia
Extraction: guztizkoa
Field: ofizialtzea
NA.TOF - Nafarroako Toponimia Ofiziala / Toponimia Oficial de Navarra
Abbreviation: NA.TOF
Author: ZZ. AA.
Title: Nafarroako Toponimia Ofiziala / Toponimia Oficial de Navarra
Work note:
Elaborator:
Colection:
Magazine:
Publisher: Nafarroako Gobernua
Place: Iruñea
Date: 2019tik
Reference:
Notes: 2019. urtetik datutegi osoa deskargarako eskaintzen da: https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/open-data/datos/toponimia-oficial-navarra
Type: datu baseak
Extraction: guztizkoa
Field: dokumentazioa
Legal notice
This onomastic corpus takes into account the contents of works by third parties, taking into account their prestige and competence in the field. To this end, Euskaltzaindia has applied for the corresponding permissions and licences, so that the necessary intellectual property rights have been obtained, except in the case of error or omission. Should you observe the existence of any content that you believe may infringe the rights of third parties, please inform Euskaltzaindia immediately by sending an e-mail to the following address (info@euskaltzaindia.eus) so that the appropriate measures can be taken immediately.
Headquarters
B
BISCAY
Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
+34 944 15 81 55
info@euskaltzaindia.eus
Research Center
V
LUIS VILLASANTE
Tolare baserria. Almortza bidea, 6. 20018 SAN SEBASTIAN
+34 943 42 80 50
donostiaordez@euskaltzaindia.eus
Local offices
A
ÁLAVA
Gaztelako atea, 54 01007 VITORIA/GASTEIZ
+34 945 23 36 48
gasteizordez@euskaltzaindia.eus
G
GIPUZKOA
Tolare baserria. Almortza bidea, 6 20018 SAN SEBASTIAN