Leku-izenak

- Help

*: Replace one or more characters
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Replace a single character
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

Otrollos - Places - EODA

Otrollos (Aurkintza)

Entity:
Orografia/Aurkintza
Status of decision:
a researcher's regulation proposal 
Situation: Uxue
  • otrollos - (1603) OV.11 , --

    What:
    Situation:
    Origin: BEL.DEMR

  • otrollos - (1603) NAN.PR.OIB , 11. k.
    (...)
    y mas una pieça...en otrollos
    (...)

    What:
    Situation:
    Origin: OV.11

  • otrollos - (1603) OV.11 , --

    What:
    Situation:
    Origin: NA.TM

  • otrollos - (1994) OV.11 , 56
    (...)
    [-As/-az, -es/-ez, -iz, -os/-oz, -us bukaerak. Uxue] Gaurregun dermio bakarra bada ere 1534eko despoblatuen zerrendan [NAO, Comptos, 550. zkia.] bi Otrollos agertzen dira: Otrollos el Chiquo eta Otrollos el Grande (cf. Urteaga lalta eta Urteaga labaxa). Beste lekukotasunik ez bagenu herrixka honen izena (hots, Otrollos izena) euskalduna (?) izan arren, izenondoa beti erromantzea izan dela pentsa genezake, baina Urteaga-rentzat geroagoko lekukotasunik ez badugu ere [Esan nahi duguna da Urteaga la alta eta Urteaga la baxa bereizketa ez zaigula azaltzen; Urteaga huts-hutsa, ordea, bai; egungo egunean oraino ere bizirik dago, eta osasun onez], Otrollos maiz dokumentatu dugu, aldamenean chiqui eta andi duela. Hortaz, hemen ere garbi ikusten da 1534eko zerrendaren egileak itzuli egin zuela, bai Otrollos-en kasuan eta bai, seguruenera, Urteaga-renean ere, 1805. urtean [PRA-San Martin, 72. k.] Otrollos chiqui daukagulako eta 1764ean [Id., 46. k.] Otrollos andi. Beskos-en kasuan bezala hemen ere beti -s-dun aldaera dokumentatzen da. Formaz ari garela ezin aipatu gabe utzi leku-izen honen itxura arrotza, tartean -tr- multzo bitxia [Euskal fonetikaren ikuspuntutik bitxia] aurkezten baitu. Hau, agian, azentuaketaren ondorioz burutu sinkopari zor izango zaio, abiapuntutzat *Oterollos, *Otorollos edo horrelakoren bat hartzen bada. Edozein modutan, Uxuen Otrollos-en ondoan Otroperitzu dugu, bai eta -tr- multzo bera duen Mostrakas ere. Gainera, eta goitixeago esan dugun moduan, Nafarroako eskualde batean bederen Ostraka toponimoa aski zabaldua dago, eta adibidez sastraka izena arrunta da, -tr- multzoa gorabehera.
    (...)

    What:
    Situation:
    Origin: OV.11

  • otrollos (barranco de), (cubiertos de) - (1994) OV.11 , 856-857
    (...)
    Otrollos ilunaren inguruan ikus -as / -az, -es / -ez... bukaerez mintzatzean dioguna. Toponimo honen tarteko -tr- multzoak ez du euskal itxura handirik (cf. Mostrakas). Bestalde, hasierako otro- hori aztergai dugun honen ondoko Otroperitzu leku-izenean errepikatzen dela dirudi. Gaurko Otrollos [otróllos] bakarraren barruan bi Otrollos genituen antzina, lekutu diren bertako edo inguruko beste izenez (Beiremuga, Juangarziarana, Mikelenzabal, Nobeleta...) landara. Otrollosandi eta Otrollostxiki. Noiz edo noiz, halaz ere, Otrollos hutsa ere edireten dugu. Otrollosandi Uxueko despoblatuen zerrendan Otrollos el grande da, eta Otrollotxiki Otrollos el Chico, baina geroko dokumentazioan ia beti (1620an Otrollos grande dugu) aipatu Otrollosandi eta Otrollostxiki (ch-ez eta c-z idatzia, noski) aurkitzen ditugu, eta garbi dago 1534eko horiek itzulpen hutsak direla, ez uxuetarrek ibiltzen zituzten aldakiak. Otrollosandi Uxue eta Pitillasen amankomuneko dermioa zen. 1764eko lekukoari esker badakigu Barranco de Zaubio-ren inguruko Pitillasko muga aldea zela. Badakigu, berebat, larratza ere bazela bertan, Busa-n, Drinda-n, eta bestetan bezala. Otrollostxiki Camino de Pitillas-en ondoko zatia zen, Busa (Otroperitzu), Mikelenzabal eta Nobeleta-ren mugakoa [Camino de Beire-ren ondoan, El Chaparrero-n badira dorre edo "torraza" baten aztarnak, eta ez dakigu behinolako Otrollostxiki despoblatuaren zaharkinak ez ote diren.], eta Barranco de Otrollostxiki gaur Barranco de Otrollos deitzen denaren erdiko zatia ziurrenik, goikoa Barranco de Nobeleta baitzen, eta behekoa, *Barranco de Otrollosandi, antza (ez dugu dokumentazioan aurkitu). Hortaz, eta laburtuz, Otrollostxiki gaurko Otrollos-en goiko (iparraldeko) aldea zen, eta Otrollosandi behekoa, Pitillasko mugako zatia [Dermioaren bi alderdi ezberdin ezagutzera emateko toponimo ber bati handi / txiki izenondoak eranstea ez da gauza bitxia euskaraz. Adibidez Arruazun Mutioa dugu 1893ko katastroan eta Mutio andia / Mutiochiquia 1915koan. Ikus gainera Lerbeltz sarreran esan duguna.].
    (...)

    What:
    Situation:
    Origin: OV.11

  • otrollos - (1998) NA.TM , LIV, 242
    (...)
    OBS.- Según indica Patxi Salaberri (EAEATB), aunque hoy en día es sólo un término, en el listado de despoblados de 1534 aparecen dos Otrollos: Otrollos el Chiquito y Otrollos el Grande.
    (...)

    What:
    Situation:
    Origin: NA.TM

  • Otrollos ()
  • Otrollos ()
UTM:

				
Coordinates:

				

cartography:

206-37-A6 [KAT.10]

Headquarters

  • B
  • BISCAY
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Research Center

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Local offices

  • A
  • ÁLAVA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA/GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA/PAMPLONA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Association

  • N
  • Northern Basque Country
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper