(...)
Toponimo hau XVII. mendean Larreguneta (1601, 1641) eta Larraguneta (1635) da, eta hurrengo mendean, itxuragabetuxea, La Regunetta (1717) [Id., 35. k.], La Ragoneta (1769), eta La Regonetta (1773).
Hau ikusita forma guzti hauen azpian larre 'euntze', gune 'toki' eta -eta daudela pentsa liteke, baina 1335eko lekukotasunak garbi erakusten du hau ez dela erabat horrela. Izan ere, urte horretan Larregureneta aurkitzen dugu, eta hor ikusten denez toponimoaren bigarren osagaia guren 'ederra', 'nagusia' [Mitxelenak (AV, 98. or.) 'muga' adiera duela dio; hala ere zenbaitetan 'ona', 'ederra' 'emankorra' izan daitekeela uste dugu. A. Irigoyenek (ETTVC, 80. or.) Egiguren-dik haplologiaz atera bide den Eguren izena 'ladera principal' itzultzen du (cf. Andrauren < andre guren 'dama principal'). Autore honek beronek Murelagako Iturriguren erdal Fuente hermosa-ren baliokidetzat ematen du, Iturrandurra 'fuente pobre, escasa'-ren kontrakotzat joaz (id., 200. or.).
Julio Caro Barojak (HGPV, 170-171. orr.), López Mendizabal eta Mitxelenaren lanetan oinarri harturik, guren batez ere 'muga' dela dio:
"Algunos elementos que aparecen casi siempre como sufijos, expresan, sobre todo, la idea de lindes, límites, términos acotados de una clase u otra. Entre ellos cabe recordar, por ejemplo, a «-guren»".
Dena den, antroponimoekin ere ager daitekeela dio (Monioguren) eta badirudi autore honen ustez guren beste zerbait ere izan daitekeela, baina hau ez dago garbi.] da, toponimoaren adiera 'larre ederraren edo nagusiaren tokia' nahiz 'larre on ugari dagoen alderdia' delarik.
Gaurko Laragoneta [laràgonéta]-n ez dago larrerik, baina alderdi urtsua dela ezin uka, inguru horretan Prado de Ardantzeandia, Prado de San Juan (behinolako Lakuko harana, antza), eta Prado de Peñazamala ditugulako. Larregureneta-k Kaskallu, San Babil eta Paco de Lunberri-rekin ere mugatzen du.
Dokumentazioko Acequia de Larregureneta (1773) gaurko Barranco de Peñazamala dela dirudi, eta dermioko zazua [PRA-Kaseda, 16. k.] gaurregungo Saso de Lunberri.
(...)
Que:
Où:
Origine:
OV.11