- Info

*: Remplacer un ou plusieurs caractères
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Remplacer un seul caractère
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Recherche

572 resultats pour *:* [291 - 300]

Iluntso (masculin)

  • Erdi Aroko euskal izena, 1514an Ermuan (Bizkaia) dokumentatua. Toponimian Iluntsoain eta Iluntsain ere baditugu. Akitanian (I-III m.) Ilunosi izena agertzen da.

Ilurdo (masculin)

  • Erdi Aroko euskal izena. A. Irigoienen ustez Akitaniako inskripzioetan (I-III m.) agertzen den Ilurberrixo izenarekin eta Ilurdoitz patronimikoarekin lotu behar da. Lizarran 1366an Ilurde aldaera azaltzen da. Garbi dago Esteribarko Ilurdotz (Nafarroa) herri izenaren oinarrian dagoela.

Iluro (masculin)

  • Erromatarren garaian (I-III m.) Akitaniako idazkunetan agertzen den jainko izena, zein Gaskoniako Oloroe (Frantzia) hiriaren izenaren jatorria baita.

Imanol (masculin)

  • Manuel (es), Emmanuel (fr)

  • Ikus Emanuel.

Iñaki (masculin)

  • Ignacio (es), Ignace (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena (ikus Eneko eta Ignacio). Hau izan zen 1938an euskal izenak debekatu zirenean aipatu zen hiruretako bat: 'los nombres de Iñaki, Kepa, Koldobika y otros que denuncian indiscutible significación separatista'.

Inar (masculin)

  • Berez izen arrunta da eta 'pindarra, txinparta' edo 'argi izpia' esan nahi du.

Inaxio (masculin) (Hypocoristique)

Inazio (masculin)

  • Ignacio (es), Ignace (fr)

  • Ikus Ignazio.

Iñigo (masculin)

  • Eneko izenaren erdarazko aldaera, Euskal Herrian hagitz erabilia. Zenbaitetan gaztelaniaz Iñigo erara ezagutzen ditugun pertsonaien benetako izena ez zen hori, Eneko baizik. Esaterako, 842. urtean Nafarroako erregeak Leireko monasterioari lur sail batzuk ematean ego Enneco izenpetzen du. 850. urtean bere semeak ere aldaera hori darabil (Garsea Ennecones, García Iñiguez erromantzez). Bizkaian ere XI. mendean Eneco Lopiz dugu ('Senior Eneco Lopiz de Bizcaia', Leire 1043), erdaraz Iñigo Lopez emana. Dena dela, izena itzuli zuen pertsonaiarik ezagunena Eneko Loiolako izan zen.

Iñizio (masculin) (Hypocoristique)

Toutes les pages:

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper