572 resultats pour *:* [321 - 330]
Lapurdiko eta Nafarroa Behereko bi herriren izena da Jatsu. Amaiurko gazteluan Nafarroako erresumaren alde borrokatu ziren Xabierko Frantziskoren anaietako bat Baxenabarreko Jatsuko jauna zen, Laskorrea oinetxekoa. Hona Lauaxetak nafar santuaren anaiei eskaini bertsoak:
Izkillu gorriz zenbat gazte
bildur-bako menditar lerden.
Eta orreik, Yatsu jaun orreik
Jabier'eko zaldun guren.
Jaun izenaren Erdi Aroko aldaera hipokoristikoa.
Mitologiako izena. Bizkaiko lehen jauna izan zen Jaunzuria. Kondairak dioenez, Eskoziako printze baten biloba zen eta bizkaitarrek Leongo armadari aurre egiteko aukeratu zuten buruzagi. Ustezko gudua Padura izeneko lekuan gertatu zen, isuri zen odolagatik Arrigorriaga deitu zutenean, hain zuzen ere. Gudua irabaztearen ordainez Bizkaiko aurreneko jauntzat izendatu zuten.
Erdi Aroko izena. Abadiñoko Done Bikendi elizako hilarri batean 'ego ieino' ageri da.
Jeremías (es), Jérémie (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Ikus Jeremias.
Juan (es), Jean (fr)
Gutxienez XVII. mende arte erabilitako Joan izenaren hipokoristikoa. 1448an Arrasateko (Gipuzkoa) borrokan Zestoako Joango Martin agertzen da.
Joan, Juan izenaren hipokoristiko zaharra. Dokumentazioan aurrenekoz Donapaleun (Nafarroa Beherea) aurkitu dugu, 1395ean (Johanicot d'Escaray). Juanikot, Joanikote, Juanikote aldaerak ere eduki ditu, eta izan ere, azkeneko hau da Arrasate (Gipuzkoa) erre zuteneko kantuan azaltzen dena:
Gomez handia [han] zan arren
Han zan Presebal bere
Bai Juanikote bere
Madalenaan ei dautza
Biola tronpeta bage.
Joanikot Arturo Campionek idatzitako Don García Almoravid eleberriaren pertsonaietako bat ere bada.
Juan (es), Jean (fr)
Joanes-en aldaera. Ikus sarrera hau.
Joaquín (es), Joachim (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposaturiko izena. Ikus Joakim.
Le présent corpus onomastique comprend des contenus d’œuvres de tiers, choisis pour leur prestige et leur compétence en la matière. Euskaltzaindia a requis les autorisations et permis correspondants et les droits de propriété intellectuelle nécessaires ont été obtenus, sauf erreur ou omission. Quiconque noterait tout contenu pouvant transgresser les droits d’un tiers est prié d’en informer immédiatement Euskaltzaindia, en écrivant à l’adresse suivante (info@euskaltzaindia.eus), afin que l’Académie puisse aussitôt prendre les mesures nécessaires.