572 resultats pour *:* [351 - 360]
Pedro (es), Pierre (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean Pedroren baliokidetako ageri den izena, arameoko kephas 'haitza' hitzetik hartua. Hau izan zen 1938an euskal izenak galarazi zirenean aipatu zen hiruretako bat: 'los nombres de Iñaki, Kepa, Koldobika y otros que denuncian indiscutible significación separatista'. Ikus Petri.
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposaturiko izena. Ikus Zeferino.
Germán (es), Germain (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposaturiko izena. Ikus German.
Ohiko hitza da hau hizkera batzuetan. Duen 'kimua' esanahiagatik ponte izentzat erabiltzen da.
Latineko Quiricus izenetik dator. Nafarroan usu aurkitzen den Santakiritz-ek antzinako herrixkak izendatzen ditu.
Euskal mitologian jentilek Jesus adierazteko erabiltzen duten izena. Kristo jaio zenean argi bat ikusi omen zuten jentilek eta beren arteko zaharrenarengana jo omen zuten laguntza eske. Honek Kismi jaio zela eta berenak egin zuela adierazi omen zien: 'Ah nire umeak! Jaio duk Kixmi eta gureak egin dik; ez diat gehiago bizi nahi eta bota nazazue ezkerreko malkar horretatik amilka'. Azkeneko jentilak Aralarko Argaintxabaleta trikuharrian omen daude ehortzirik.
Cecilio (es)
Luis (es), Louis (fr)
Ikus Koldobika.
Luis (es), Louis (fr)
Germaniar etorkia zuen Clodovicus izen latinotik dator. Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean Koldobika proposatu zen, baina egun Koldo ohikoagoa da. Hau izan zen 1938an euskal izenak debekatu zirenean aipatzen ziren hiruretako bat: "los nombres de Iñaki, Kepa, Koldobika y otros que denuncian indiscutible significación separatista". Ikus Luis.
Latineko constans 'jarraikia' hitzetik sortutako Constantia izenetik. IV. mendeko Erromako bi enperadore deitzen ziren honela. Santuaren eguna urtarrilaren 29an da.
Le présent corpus onomastique comprend des contenus d’œuvres de tiers, choisis pour leur prestige et leur compétence en la matière. Euskaltzaindia a requis les autorisations et permis correspondants et les droits de propriété intellectuelle nécessaires ont été obtenus, sauf erreur ou omission. Quiconque noterait tout contenu pouvant transgresser les droits d’un tiers est prié d’en informer immédiatement Euskaltzaindia, en écrivant à l’adresse suivante (info@euskaltzaindia.eus), afin que l’Académie puisse aussitôt prendre les mesures nécessaires.