572 resultats pour *:* [371 - 380]
Erdi Aroko izena. Ziortzako kolegiatan (Bizkaia) goitizen hori duen nekazaria ageri da 1486. urtean.
Ibarrangeluko (Bizkaia) auzune baten izena eta Imanol Laspiur (Bergara, 1929) idazlearen goitizena. Idazleak hitz jokoa egin zuen, bere izena eta auzunearena nahaste ematean: Las(piur')tar I(manol).
Esteban Urkiaga (Mungia 1907 - Gasteiz, 1937) idazlearen goitizena. Lizardirekin batera euskarazko olerkaririk handienetakoa dugu. Zoritxarrez 1937an 'nazionalek' Gasteizen fusilatu zuten -adiskide izan zuen Garcia Lorca bezala-, Euzko Alderdi Jeltzaleko alderdikidea izateagatik, 30 urte zituela. Bere lan aipagarrienak Bide Barriyak eta Arrats Beran dira. Mendigoixalena izeneko olerkian hauxe idatzi zuen:
Eta illuntziko bakian
norbattek darrai kantari:
'Dana emon biar jako
matte dan askatasunari'.
Laureano (es), Lauréan (fr)
Erroman ereinotz (Laurus nobilis) erramua jartzen zitzaien irabazleei buruan, eta hortik sortu zen laureanus 'irabazlea' adjektiboa. VI. mendean Hungarian jaiotako San Laureano Sibiliako apezpikua izan zen. Erromatik atzera Bourges hirira zihoala hil zuten. Santuaren eguna uztailaren 4an da. Aldaera: Lauren (Deun-ixendegi euzkotarra).
Laureano (es), Lauréan (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposaturiko izena. Ikus Laureano.
Lorenzo (es), Laurent (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposaturiko izena. Ikus Laurendi.
Erromatarren garaiko Akitaniako idazkunetan (I-III. m.) agertzen den izena. Gehienetan Leherenni / Leherenno latindurik azaltzen da.
Lehor hitz arruntaren aldaera eta Leireko monasterioari lehendabiziko idazkietan ematen zaion izena (Leior, Leyor). Ikus Leioari eta Leire.
Ohiko izena Erdi Aroan. Aipamen zaharrena Abadiñoko (Bizkaia) Done Bikendi elizako hilarri batekoa da: 'Ego Lehoari et Maria'. Erdi Aroan anitz aldaera izan zituen: Leioar, Lehioari, Lehior, Liger, Leier... Irudi duenez, latineko Legionarius izenaren euskal bilakaeraren ondorena da. Zaraitzuko euskaldunek Leire mendia adierazteko erabiltzen zuten Lexuri izena honekin dago loturik. Ikus Lehior eta Leire sarrerak.
Leocadio (es)
Grezierako Leukadia izenetik, eta hau leukos 'zuri' adjektibotik. Santa Leokadia 304an Toledon (E) martirizatu zuten, eta horregatik da egun hiri horretako patroia. Aldaera: Lokadi (Deun-ixendegi euzkotarra).
Le présent corpus onomastique comprend des contenus d’œuvres de tiers, choisis pour leur prestige et leur compétence en la matière. Euskaltzaindia a requis les autorisations et permis correspondants et les droits de propriété intellectuelle nécessaires ont été obtenus, sauf erreur ou omission. Quiconque noterait tout contenu pouvant transgresser les droits d’un tiers est prié d’en informer immédiatement Euskaltzaindia, en écrivant à l’adresse suivante (info@euskaltzaindia.eus), afin que l’Académie puisse aussitôt prendre les mesures nécessaires.