(...)
Iribarrenek dioenez [VN], txurruta 'errekastoa', 'ur-jauzia', 'ur-jauzi txikia' da Erronkaribarren, txurrusta (cf. Leatxeko Txurruta baina Txurrustagaña) 'ur-jauzia', 'ur-jauzi txikia' Agoitzen [Churrutagaña dugu herri honetan 1765ean (IEA, 10. zkia., 1098. or.), eta Churuta aldea (Txurrutaldea, alegia) ondoan dagoen Meotzen 1591n (PRA-Urrotz, 3. k.). Agoiztik hurbil dagoen Lizoainibarko Janaritzen ere Churruta agertzen da 1765ean (IEA, 10. zkia., 1056-1060. orr.)], eta 'ubidea', 'ur-korrontea' Otsagabian. Agezako Txurruta aipatu adiera horiekin lotu behar da, jatorriz iturri eta errekaren izena bide zelako, gero ohizkoa den hedatzearen ondorioz inguruko lurrak ere izendatzera igaro delarik [Honekin lotu behar ditugu Orba-Makirriaingo Txorrota: "ytten ottra huerta...
en la parte llamada Chorrota que afronta con huertta del dcho Palacio y con regacho que vaja de dho termino" (PRA-San Martin, 45. k., 1759), Murillo el Frutoko La Chorrota (PRA-Kaparroso, 64. k., 1652), Iruñerriko zendeetako Txorroka, Txorrokoa, Txurroka eta Zorrota...(ikus Jimeno Juríoren lanak), Arangurengo Txurruta (iturri eta erreka Zolian, iturri eta dermioa Gongoran), Olloibarko Zorroka [zorróka] (Ollo eta Ultzurrunen), Arakilgo Txarruka (Zuhatzu, Ihabar eta Hiriberrin), eta Imozko Txorrokápe (Latasan), besteak beste.
Pedro de Zabalak, gainera, Otsagabiakotzat jotzen duen Txirrista 'errekastoa', eta behenafarrera eta erronkarierakotzat hartzen duen Zurrusta 'urjauzia' biltzen ditu. "Toponimia vasca. Hidrografía (continuación)", BRSVAP, 1957, 295-312. orr. Cf., gainera, Angel Elortegik aipatzen duen Pasaiako Txurrutalla (Churrustalla 1625ean) iturri eta errekastoa, gaskoierazko chaurruteja-tik eratortzen badu ere (PATO, 178-179. orr.)].
Barranco de Txurruta [churrúta] Lausitu-ko Fuente de Txurruta-n sortutakoan Zareko mugaren paretik jaisten da, Ageza barrutik, eta Camino Real de Tafalla-ren alboan Zare eta Agezaren arteko mugatik heldu den Barranco de Lausitu-rekin bat egiten du.
Fuente de la Txurruta ur anitzeko iturria da, gure informatzaileak dioenez, eta idorte urteetan agezarrek bertara jotzen dute ur bila (ikus Lausitu sarreran esan duguna).
Txurruta-k Errekandia, Lausitu, Zare, Merkatu, Calvo eta Mendi-rekin mugatzen du.
(...)
Que:
Où:
Origine:
OV.11