(...)
Mugazuria, Aristuziaga eta Carasolbajo-ren artean dagoen gailur zapaleko gain soila da hau. Hemendik beheiti Beltranlarratz dugu lehenik, eta Portillo de Chinchón eta Aurino gero.
Capaburros toponimo berria da (ez dugu dokumentazioan aurkitu), eta mendiaren izen zaharra kokatu gabe ditugunetako bat izan zitekeen (Mutxorromendi, Mendigorria, Opelamendi...).
Rincón de Capaburros Carasolbajo-ko zokoa da, Paso de Ollatu-ren parean dagoena, beste gisaz Rincón de Ollatu deitzen dena.
(...)
(...)
Toponimo hau anitzetan eta anitzetara agertzen da (Ollatio, Oliatio, Oliatu, Oliattu...). Aldaera batutzat agirietan goizdanik azaltzen den eta gaurregungo Ullatu [ullátu]-ren jatorrian dagoen Ollatu aukeratu dugu.
Hasierako olia-, olla- horien azpian hortz-hobietako alboko apikaria eta bokal sabaikaria nahiz honen oso antzekoa den sabaiko albokoa egon daiteke (cf. lieco / lleco egungo egunean). Bukaerako -tio horren azpian [tto] bustia egon zitekeen; hemendik bustidura galdutakoan -to [to] aterako zen.
Bukaerako erdiko bokala jatorrizkoa izan daiteke, bera baita nagusi toponimo honen lehen agerraldietan, baina Txutxu > Txutxo edo Laku > Lako-n edireten dugun gertakariaren emaitza ere izan liteke, hots, zenbaitek "vocalismo romanizante" deitu izan dutenarena.
Hasierako olla- honek toponimo batzuetan agertzen den ollo-, olla- osagaia dakarkigu burutara (cf. Itza zendeako Lete herriko Olladi, Olladialdea edo Ollariko artadia [J. Jurío, TCPCI, 231-232. orr.]). Bukaerako -tio (edo honen azpian egon daitekeen -tto) edo -tu hori zer den ez dakigu (ba al du txikigarriarekin zerikusirik?), baina Uxueko Pipiratu (< Biperatu), Zabartu eta besteren bukaeraz oroitarazten gaitu [Ikus AV, 53. or.].
Ollatu Aliaga ondoan dago, Dorrondiaga eta Carasolbajo-ren artean. 1768ko lekukoak erakusten duenez, Ollatu lehen Aldabea-tzat hartua zen.
(...)
Colección: Nafarroako Artxibategi Nagusia, Protokolo saila
Revista:
Editorial:
Lugar: Iruñea
Fecha:
Referencia:
Notas:
Tipo: artxibategia
Extracción: partziala
Campo: dokumentazioa
OV.11 - Eslaba aldeko euskararen azterketa toponimiaren bidez
Abreviatura: OV.11
Autor: SALABERRI ZARATIEGI, Patxi
Título: Eslaba aldeko euskararen azterketa toponimiaren bidez
Nota de trabajo:
Elaborador:
Colección: Onomasticon Vasconiae 11
Revista:
Editorial: Euskaltzaindia
Lugar: Bilbo
Fecha: 1994
Referencia:
Notas: NTM bilduma egin zenean, artean argitaratu gabeko doktore tesia.
Tipo: bibliografia
Extracción: guztizkoa
Campo: hizkuntza azterketa
NA.TM - Nafarroako Toponimia eta Mapagintza
Abreviatura: NA.TM
Autor: JIMENO JURÍO, José María (zuz.)
Título: Nafarroako Toponimia eta Mapagintza
Nota de trabajo: 59 liburuki
Elaborador:
Colección:
Revista:
Editorial: Nafarroako Gobernua & Trabajos Catastrales S.A.
Lugar: Iruñea
Fecha: 1992-1999
Referencia:
Notas: Nafarroa. Toponimia eta Mapagintza: gazt. Toponimia y Cartografía de Navarra.
Erreferentzia gisa liburuki zenbakia ematen da aditzera eta apurka-apurka, orrialdea ere gaineratuz joango da.
Lan honen iruzkin kritikoa argitaratu zen in FLV, 64 (1993).
Tipo: bibliografia
Extracción: guztizkoa
Campo: ofizialtzea
NA.TOF - Nafarroako Toponimia Ofiziala / Toponimia Oficial de Navarra
Abreviatura: NA.TOF
Autor: ZZ. AA.
Título: Nafarroako Toponimia Ofiziala / Toponimia Oficial de Navarra
Nota de trabajo:
Elaborador:
Colección:
Revista:
Editorial: Nafarroako Gobernua
Lugar: Iruñea
Fecha: 2019tik
Referencia:
Notas: 2019. urtetik datutegi osoa deskargarako eskaintzen da: https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/open-data/datos/toponimia-oficial-navarra
Tipo: datu baseak
Extracción: guztizkoa
Campo: dokumentazioa
Aviso legal
El presente corpus onomástico toma en consideración contenidos de obras de terceros, atendiendo a su prestigio y competencia en la materia. A dicho efecto Euskaltzaindia ha solicitado los correspondientes permisos y licencias, por lo que se han obtenido los derechos de propiedad intelectual necesarios, salvo error u omisión. En el caso de que observe la existencia de algún contenido que entendiera puede infringir derechos de terceros le rogamos lo ponga inmediatamente en conocimiento de Euskaltzaindia a través de la siguiente dirección de correo electrónico (info@euskaltzaindia.eus) al objeto de poder adoptar inmediatamente las medidas oportunas.