(...)
Zabal eta ondoa ditugu hemen. Izen honek Barranco del Pinar izeneko errekaren ingurua, elutsa eta egutera, ematen du aditzera, eta gaur El Pinar izenak heriotzeko puntura eraman badu ere, Zabalondoa dermio honen izen zaharra zela uste dugu, gutxienez alderdi handi batena. Orain pinua edo leherra da bertan ugariena, baina antzina arte eta haritzetan oso aberatsa zen.
1698ko aipuan ikus daitekeenez, Pitillas eta Uxueren alderdi komuna zen, 1800eko lur-bereizketa agirian behin ere aipatzen ez den arren. Urte honetan beronetan azaltzen den Fuente de Zabalondoa Barranco del Pinar errekari hasiera ematen dion oraingo Fuente de San Vicente bide dugu, eta antzinako Barranco de Zabalondoa aipatu Barranco del Pinar bera. Monte de Zabalondoa Bigas-ekin mugatzen duen mendi partea da.
Gaurregun herriko artzain eta nekazari zahar gehienek ez dute ezagutzen toponimo hau, eta hil hurran dela esan daiteke. Bada Zabalondoa-ren kokagunearen berri zehatza eman digunik, baina toki-izena azken hatsa ematen ari dela garbi dago.
Zabalondoa 1800erako Zabalandoa zen (ikus gorago), hemendik metatesi baten bidez, *Zalabandoa aterako zen, eta hemendik 1892ko katastroko eta gaurregungo Zalamandoa [zàlamandóa], eta aditu ere dugun Zarabandoa [zàrabandóa]. Nabarmentzekoa da Zabalondoa ez dela *Zabalondoba edo antzeko ezer bilakatu (cf. Zerkondoa > Zerkondoba Artaxonan [J. Jurío, EETA, 376. or.], Bideondoa > Biandoba Lergan...).
(...)
(...)
Barranco del Pinar-en abiapuntua da iturri hau. Ez dakigu hagionimoa nondik atera den, San Vicente (ikus sarrera hau) errota zaharreko bidean baitzegoen, errota berriaren ondoan.
Dokumentazioko Fuente de Zabalondoa izan daiteke, iturria hemen egoki eta.
(...)
OV.11 - Eslaba aldeko euskararen azterketa toponimiaren bidez
Abreviatura: OV.11
Autor: SALABERRI ZARATIEGI, Patxi
Título: Eslaba aldeko euskararen azterketa toponimiaren bidez
Nota de trabajo:
Elaborador:
Colección: Onomasticon Vasconiae 11
Revista:
Editorial: Euskaltzaindia
Lugar: Bilbo
Fecha: 1994
Referencia:
Notas: NTM bilduma egin zenean, artean argitaratu gabeko doktore tesia.
Tipo: bibliografia
Extracción: guztizkoa
Campo: hizkuntza azterketa
NA.TM - Nafarroako Toponimia eta Mapagintza
Abreviatura: NA.TM
Autor: JIMENO JURÍO, José María (zuz.)
Título: Nafarroako Toponimia eta Mapagintza
Nota de trabajo: 59 liburuki
Elaborador:
Colección:
Revista:
Editorial: Nafarroako Gobernua & Trabajos Catastrales S.A.
Lugar: Iruñea
Fecha: 1992-1999
Referencia:
Notas: Nafarroa. Toponimia eta Mapagintza: gazt. Toponimia y Cartografía de Navarra.
Erreferentzia gisa liburuki zenbakia ematen da aditzera eta apurka-apurka, orrialdea ere gaineratuz joango da.
Lan honen iruzkin kritikoa argitaratu zen in FLV, 64 (1993).
Tipo: bibliografia
Extracción: guztizkoa
Campo: ofizialtzea
NAN.PR.CAP - Caparrosoko protokoloak
Abreviatura: NAN.PR.CAP
Autor:
Título: Caparrosoko protokoloak
Nota de trabajo:
Elaborador:
Colección: Nafarroako Artxibategi Nagusia, Protokolo saila
Revista:
Editorial:
Lugar: Iruñea
Fecha:
Referencia:
Notas:
Tipo: artxibategia
Extracción: partziala
Campo: dokumentazioa
NA.TOF - Nafarroako Toponimia Ofiziala / Toponimia Oficial de Navarra
Abreviatura: NA.TOF
Autor: ZZ. AA.
Título: Nafarroako Toponimia Ofiziala / Toponimia Oficial de Navarra
Nota de trabajo:
Elaborador:
Colección:
Revista:
Editorial: Nafarroako Gobernua
Lugar: Iruñea
Fecha: 2019tik
Referencia:
Notas: 2019. urtetik datutegi osoa deskargarako eskaintzen da: https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/open-data/datos/toponimia-oficial-navarra
Tipo: datu baseak
Extracción: guztizkoa
Campo: dokumentazioa
Aviso legal
El presente corpus onomástico toma en consideración contenidos de obras de terceros, atendiendo a su prestigio y competencia en la materia. A dicho efecto Euskaltzaindia ha solicitado los correspondientes permisos y licencias, por lo que se han obtenido los derechos de propiedad intelectual necesarios, salvo error u omisión. En el caso de que observe la existencia de algún contenido que entendiera puede infringir derechos de terceros le rogamos lo ponga inmediatamente en conocimiento de Euskaltzaindia a través de la siguiente dirección de correo electrónico (info@euskaltzaindia.eus) al objeto de poder adoptar inmediatamente las medidas oportunas.