esakuntza - Literatura Terminoen Hiztegia

 
ESAKUNTZA

Komunikatzerakoan, solaskideek elez eta idazleek idatziz moldatzen duten hiz kuntz erabilaldia. Berenaz, “hizketa zati” soila da esakunea eta haren sortzeko ger tatu den esakuntza ekintzari erabat lotua dago, eta haren bidez du bere zentzu osoa hartzen. Esakuntzak edo “hizkuntz erabilaldi” bakoitzak solaskideen arteko harreman egoera berria sortzen du; esakuneak esakuntza egoera horren ezauga rriak ekartzen ditu bere baitan: “Bai, ni nauk, haugi etxera berehala xoriburu, oren erdi huntan hire beha nagok ...”. Esakuntza horretan honako ezaugarri hauek naba ri daitezke: hala nola, pertsona ezaugarriak (ni, nauk, hire...) leku ezaugarriak (etxe ra...) denbora ezaugarriak (berehala, oren erdi huntan...) iritzi ezaugarriak (xoribu ru...)

Mintzamolde idatzian, esakuntzaren ezaugarrietan finkatua dago, hein batean, esakunearen ulermena. Esate baterako, karrikan, saltokien gainean jartzen duen “ LIBURUDENDA ”, edota atean dilindan dagoen SARTZEA esakunean esakuntza gune horretan aditzen dira osoki eta egoki. Edo egunkari baten idazpuru nagusian “GALDU DUTE!” hizki handietan jarrita, denen jakinean jokatu den futbol partida garrantzitsu baten ondotik, esakuntzaren ezaugarriek soilik eman dezakete aditze ra esakunearen adiera.

Literatura mailan ere esakuneak bere esakuntzaren ezaugarriak ekartzen ditu bere baitan: idazki sailaren edo generoen arabera ezkutatzen ala agertzen dira. Esate baterako, oroitzapen bilduma batean, D. Landarten Aihen ahula liburuan, edo bidaia liburu batean, esaterako, J.Etxepareren Beribilez liburuan, ageriko dira nasaiki esakuntzaren ezaugarriak, idazki motak hala manatzen duelakoan.

Fikzioan, aldiz, nola gerta, idazleak ezabatzen eta gordetzen ditu esakuntzaren ezaugarriak, adibidez, hirugarren pertsonaren bidez egindako kontaketan ageriko ak dira esaterako, J. M. Etxeitaren Josetxo (1909) narrazioan; aitzitik, gutunen bitar tez kontatu narrazioan errotik asmatzen ditu, alegia zinez igorriak izan direla, hala nola, R. M. Azkueren Ardi galdua (1918) narrazioan.

Esakuntzaren ezaugarrien azterketak obraren helburu estetikoen ezagupena errazten du.

[J. C.]

Ikus, halaber, E SAKUNE .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: enunciación
 fr: énonciation
 en: enuntiation

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper