Balada izeneko konposizio lirikoaren azken estrofa bereziari esaten zaio igorte. Neurtitz kopurua gainerako estrofek baino laburragoa izaten zuen igorteak, eta horretan ere erregela finkoak zeuden: zortzi neurtitzezko estrofak zituen baladak a-b-a-b-b-c-b-c errima bazuen, esaterako, lau neurtitzeko igortea zegokion, b-c-b-c errimaz; hamar bertso lerro edo neurtitzeko estrofak zituenari, aldiz, bortz edo zazpi neurtitzeko igortea.
[A. A.]
Ikus B ALADA .