Inspirazio hitzak artista batek sorkuntza artistikoan sentitzen duen sormenezko egoera berezia espresatzen du. Historian zehar, hainbat pertsonifikazio literario ukan ditu inspirazioak; besteak beste, musak, Homeroren idazkietan. Euskaraz, ins pirazioak goi argia, gotargia, goi arnasa deiturak bereganatu zituen gerra aitzineko olerkarien ahotan, eta “etorri” hitzaz gauza bera adierazten du bertsolarientzat, nor baiten hitz eta ideia ugaritasuna adieraztean.
Idazki Santuaren eremuan, idazle sakratuaren baitan izaki goitar batek eraginiko argitasun aparta adierazi ohi du inspirazioak (Bibliako liburuen idazketan autoreek ukaniko goitar eragina, alegia). Inspirazioa, bestalde, idazlearen lehen kolpeko barne mugidatzat har daiteke, sugestio baten mende sentituriko olde literariotzat. Erromantizismoak inspirazioaren balioespena indartu egin zuen sentimenduen bulko ari lehentasuna ematean, eta, aldiz, aurretiko neoklasizismoak ahaleginezko eginbe hartzat interpretatu ohi zuen inspirazioa, ideien oreka soilik izanik helburutzat.
S. Freuden aburuz, inspirazioak inkontzientearen baliabide guztiak profitatzen ditu, eta XX. mendean surrealismoaren korronte barnean inspirazioak edozein kon trol arrazional arbuiatzen du. Eredu klasikoetan, idazlanen hasieratan inspirazio eskea edo musei eginiko deiak eta inbokazioak egin izan dira. Besteak beste, Orixek Euskaldunak poema nagusiaren atarian goi arnas edo inspirazioari dei egi ten dio, olerki lan berezian lagun diezaion:
“Zatozkida goi-arnas, egizu nirekin lan, erri baten arnasa mamitu dezadan...”
[L. M. M. ]
Ikus, halaber, M USA .