Kontzeptu horrek sinboloz osaturiko irudi multzoa adierazten du. Esate batera ko, idazle batek errealitatea irudien bidez deskribatzean erabiliriko sinboloek osatzen dute haren iruditeria, eta zenbait mugimendu nahiz eskola literariok irudi teria propioa garatu izan du. Iruditeriak, sinbolo propioak ez ezik, alegoria eta meta forarekin loturiko kontzeptu sarea ere osatzen du, zenbaitetan.
Poesia klasikoan iruditeria arrazionalagoa izan zen; poesia modernoan, berriz, irrazionalagoa, gizakiak XIX eta XX. mendeetan natura interpretatzean elementu iru dikatuetara jauzi ausartago eta bortitzagoa egin duelako. Aro barrokoan, bestalde, koloreak balio sinboliko bereziz horniturik azal zitezkeen; adibidez, urdinak jelos kortasuna espresatzen zuen, zuriak garbitasuna, horiak etsipena, berdeak itxaro pena, eta abar. Sinboloa bi elementuz osaturik dago: bata sentsoriala, objektu baten errepresentazio mentala (zirkulua eta usoa , adibidez...), eta bestea intelek tuala , elementu sentigarriei atxikiriko konnotazioez (zirkulua = perfekzioa , usoa = bakea ) osatua.
Iruditeria tradizionalean naturatik jasoriko elementuen antz fisikoa nabarmena da, eta irudi ikuskatu edo bisionarioetan, berriz, antz hori lausotu egiten da eta intui zioari lotuagoa ageri da; esteka sentimendu eta intuizioen bidez hornitzen da.
Iruditeria modernoak metafora eta sinestesia moduko joko anitz egiten du (azken figura horretan sentimen fisiko bati dagokiona beste batekin nahasiz). Iruditeria modernoan funtsa ez da antz fisikoa, subjektuaren iradokitzeko gaitasuna eta intui zioren bidez eginiko esteka baino.
[L. M. M.]
Ikus, halaber, I RUDI , S INBOLO .