Neurtitz edo bertso lerro mota bat da, eta Safo izeneko emakume olerkari gre koaren deituratik datorkio izena. Estrofa mota horri nolabaiteko hasiera eman ziona Safo izan zen, ustez. Neurtitz edo bertso lerro safikoa bost oin eta erdiz osatzen da: hiru trokeo, bi janbo eta silaba solte bat. Estrofa safikoa neurtitz safikoz osatzen da, gehi neurtitz adonikoa, estrofari bost silabako itxitura ematen diona.
Euskarak, bere lege metrikoei atxikiz, honela gauzatu du estrofa safikoa: hiru neurtitz edo bertso lerro hamaikana silabakoak, eta bosgarren silabaren ondoren etena daramatenak, 5/6 silabak banatuz. Laugarren neurtitz edo bertso lerroa, bost silabakoa, adonikoari dagokio eta.
“Eliz osoak
egun aipatzen dun
Jainko Jaunaren
sines-aitorlea,
Gaurko egunez
igo zen zerura.
Zer zoriona!”
(Orixe)
[J. M. L.]
Ikus, halaber, B ERTSO LERRO , O IN .