Antzerki lan irrigarri eta laburra, kantak tartekatuak dituena eta obra dramatiko nagusien tarteetan errepresentatzen zena. Garaiko ohituren eta tipoen kritika eta iseka egiten zuen, herri hizkeraz baliatuz. Espainiako literaturan, XVII. mendetik ezagutzen dira eta XVIII. mendean Ramón de la Cruz izan zen azpigenero hori ondoen landu zuena. Zortzi silabako bertsotan idazten zen garai hartan. XIX. men deko bigarren partean indar berria hartu zuen C. Arnichesen eskutik, eta euskal jos tirudietan ere izan zuen eraginik.
[P. U.]
Ikus, halaber, J OSTIRUDI , K OMEDIA , Z ARZUELA .