sekuentzia - Literatura Terminoen Hiztegia

 
SEKUENTZIA

(lat. sequentia , jarraipena)

Gauzen edo gertakizunen segida ordenatua da, gauza edo gertakizun horiek elkarrekiko lotura dutenean. Elizako liturgian, jai berezietan esaten ziren sekuentziak; pieza ezagunak dira Veni Sancte Spiritus, Dies irae , edo Lauda Sion Salbatore , Orixek itzuliak ( Euskaldunak poema eta olerki guztiak , Auñamendi, 1972). Musikaren alorrean, doinu-motibo bat edo erritmo-motibo bat eskalako maila anitzetan errepikatzeari esaten zaio. Zinean, berriz, etenik gabeko plano agerral diak edo eszenak dira, eta filmaren zati bat edo argumentuaren alde bat osatzen dute.

Literaturan, narratologo zenbaitek erabiltzen dute kontzeptu hori (Vl. Propp, R. Barthes, Tz. Todorov…) kontakizunaren egitura azaltzeko. R. Barthesek dioenez, gune batzuk elkartzen ditu sekuentziak; aurrekaririk ez duen termino batek ematen dio hasiera, eta amaiera, berriz, ondorengorik ez duen beste batek. C. Brémonden ikuspegian, berriz, funtzioen segida bat da sekuentzia, eta oinarrizkoa (hasierakoa, jokabidea edo gertaera, amaierakoa) edo konplexua (oinarrizko sekuentzien kate atzea) izan daiteke. Termino bera erabili da antzerkian ere, eszena baten barruan gune bat edo ekintza bat oinarri duten denborak definitzeko.

[J. K. I.]

Ikus, halaber, G UNE , J OSKERA N ARRATIBO , K ATEATZE , N ARRATOLOGIA ,T XANDA - KATZE , T XERTATZE .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: secuencia
 fr: séquence
 en: sequence

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper