Hizkuntzalaritzan, eta estrukturalismoaz geroztik, perpausaren oinarrizko osa gaia da sintagma, barne egitura duena eta perpausaren hainbat funtzio sintaktiko bete ditzakeena. Sintagma osatzen duten elementuek elkarrekin dituzten harrema nak sintagmatikoak direla esaten da, kate mintzatuan elkarren ondoan ager daitez keen unitate linguistikoak direnez. Bestalde, erlazio sintagmatikoak dituzten osa gaiek ardatz sintagmatikoa osatzen dutela esaten da, ardatz paradigmatikoari kontrajarriz. Esate baterako, “txakur gorritxo bat” sintagman, “gorritxo” osagaiak bere ordez ager zitezkeen beste hitzekin (beltza, handi, eder, zakar…) harreman paradigmatikoak ditu, eta harreman sintagmatikoak, aldiz, bere aurretik eta ondotik agertzen diren “txakur” eta “bat”ekin.
Hizkuntzalaritzaren alorreko hitz horrek azterketa estilistikoan izandako eragi naren ondorioz, idazlanetan egileak eginiko hautapenak kontuan hartzen dira, hots, paradigmatikoki lexikoaren alorrean eginiko selekzioa, nahiz elementuen artean ezarririko harreman sintagmatikoak nolakoak izan diren.
Narratologian ere erabili izan da sintagma kontzeptua, paradigmari kontrajarria, hots, diskurtsoaren katean edo denbora ardatzean akzioek duten elkarrekiko lotura da sintagma.
[L. O.]
Ikus, halaber, P ARADIGMA .