(lat. typus, eredua)
Mota edo genero bateko ezaugarri berezienak beregan dituen eredu idealari deritzo. Jakintzaren eta artearen arlo anitzetan erabiltzen da kontzeptu hori; badira pertsona tipoak, ezaugarri fisiko nahiz psikiko zenbaiten eredu: badira tipoak logi kan ere, hala nola, norbanakoak, norbanako motak, norbanako moten motak; tipo grafian, berriz, letra mota adierazten du: bai letra larria, bai xehea, bai etzana…
Literaturan, halaber, tipoak pertsonaia mota adierazten du, tradizio batek eza rritako jokabide, gorputz ezaugarri eta beste zenbait xehetasunez jantziriko ere duari jarraiki; hor dago zekenaren eredua, hor harroputzarena, hor gaiztoarena eta beste hainbat; ohitura eleberrian garaiko tipo anitz agertzen dira (Tx. Agirrek: base rritar zintzoa, kaleko gazte lotsagabe mozkortia, xelebrea, emakume kalakaria…), eta orobat antzerkian (T. Altzaga, A. Barriola…); poesiari dagokionez, jokabide horren adibide anitz Orixeren Euskaldunak liburuan ikus daiteke, tradiziotik jasorik.
[J. K. I.]
Ikus, halaber, G ENERO .