Panpinen medioz osatu antzertia. Marioneta teatroa. R. M. Azkuek “txontxongi lloak” deitura erabili bazuen ere, txotxongiloa finkatu da hiztegi batuan. Hariz eta makilatxoz mugiarazi ohi dira panpinok, txotxongiloak, eta batez ere haurrentzat dastagarri diren ikuskizunak eratzen dira. Baina ez dira haur antzertia soilik, Ekialdeko zenbait herritan hedadura handia baitute eta orotariko gaiak tratatzen baitituzte txotxongiloen eztabaiden medioz. Euskaraz, Enkarni Genua da sortzaile rik ezagunena.
[P. U.]
es: marioneta
fr: marionnette, guignol
en: marionnette