2101 resultats pour *:* [1041 - 1050]
Ismene (es), Ismène (fr), Ismene (en), Ἰσμήνη (el cl)
Greziar jatorriko izena. Ismene Edipo eta Jokastaren alaba zen eta ahizpa Antigona heriotzara zigortu zutenean harekin batean hiltzen saiatu zen.
Isolda (es), Iseut (fr), Isolde (en), Iseult (en)
Marina (es), Marina (fr)
Ikus Marina.
Itsasoa eta Lurra bizi iturri zaizkigu gizakioi eta, horregatik, beti miretsiak izan dira gure artean. Itxaso aldaera honen hipokoristikotzat har daiteke, baina kontuan hartu behar da zenbait hizkeratan itxaso dela erabiltzen den oinarrizko izena, ez itsaso.
Monteagudoko (Nafarroa) Itura mendian Bideko Andre Mariaren santutegia dago. Herrikoek argia eta suak ikusten omen zituzten gauero dermio horretan, eta azkenean, jakin-minez, bertara hurbildu eta sasi artean ezkutatutako Andre Mariaren irudia aurkitu omen zuten. Orduan Monteagudoko elizara eraman omen zuten, baina irudia aurkikundearen lekura itzultzen omen zen, eta hondarrean ermita hemen eraikitzea erabaki zuten. Tarazona (Zaragoza) herriko bidean dagoelako deitzen zaio Bideko Andre Maria. Izan ere, usadio zaharra izan da bideen ondoan Ama Birjinaren elizak eraikitzea, ibiltarien babeserako.
Maeztuko (Araba) Onraita herriko Andre Mariaren ermita. 1806an, ermita bota zutenean, irudia herriko elizara eraman zuten. Hurbileko abeletxe batean eliza berria eraiki zuten 1946an.
Ataungo (Gipuzkoa) Andre Mariaren ermita, Aitzarte auzokoa. Izena ondoko iturritik datorkio, bertako urak eritasunak sendatzeko erabili izan baitira. Alboan bainuetxea ere izan zen. Ermita hondatu zenean irudia Done Martie elizara eraman zuten.
Esperanza (es)
Itxaropena hiru bertute teologaletako bat da kristauentzat; beste biak Fedea eta Karitatea dira. Santa Sofiak hiru bertuteon izenak jarri zizkien alaba martiriei. Hauen santutegia Conques herrian dago, Frantzian. Aldaerak:Itxarone, Itxaropena eta Espe (Deun-ixendegi euzkotarra).
Le présent corpus onomastique comprend des contenus d’œuvres de tiers, choisis pour leur prestige et leur compétence en la matière. Euskaltzaindia a requis les autorisations et permis correspondants et les droits de propriété intellectuelle nécessaires ont été obtenus, sauf erreur ou omission. Quiconque noterait tout contenu pouvant transgresser les droits d’un tiers est prié d’en informer immédiatement Euskaltzaindia, en écrivant à l’adresse suivante (info@euskaltzaindia.eus), afin que l’Académie puisse aussitôt prendre les mesures nécessaires.