2101 resultats pour *:* [1071 - 1080]
Izen berria da hau. Osagaiak izar hitza eta -ne atzizki femenino berria dira. Ikus Izar.
Bermeoko (Bizkaia) uhartea eta Andre Mariaren antzinako ermita. XVII. mendean frantziskotarren komentua izan zen bertan. Magdalena egunean Izarora joaten dira bermeotarrak eta, beren jabegoa azaltze aldera, uretara teila bat botatzen dute. Kondaira baten arabera monasterioko fraile lego bat Kanalako neska batez maitemindurik omen zegoen eta gauero joaten omen zitzaion bisita egitera, igeriketan, neskak piztutako argia lagun. Komentuko abadeak frailearen ibileren berri izan omen zuen, eta, ekaitz gau batean, argia labarretan piztu omen zuen eta maitale gaixoa bertan ito.
Urkabustaiz (Araba) udalerriko herria eta Andre Mariaren eliza. Jaia irailaren 8an da. Juan de Izarra idazlearen goitizena ere izan zen. Ikus Izar.
Izar izen arrunta eta zuria adjektiboa dira honen osagaiak.
Ibarrako (Gipuzkoa) Andre Mariaren ermita, Tolosako zaindaria dena. Senar-emazteak haur eske joan izan dira bertara. Aipurik zaharrena XV. mendekoa da.
Euskal Herrian Pirinioetan baizik hazten ez den zuhaitza (Abies alba).
Ikus Kontxesi
Le présent corpus onomastique comprend des contenus d’œuvres de tiers, choisis pour leur prestige et leur compétence en la matière. Euskaltzaindia a requis les autorisations et permis correspondants et les droits de propriété intellectuelle nécessaires ont été obtenus, sauf erreur ou omission. Quiconque noterait tout contenu pouvant transgresser les droits d’un tiers est prié d’en informer immédiatement Euskaltzaindia, en écrivant à l’adresse suivante (info@euskaltzaindia.eus), afin que l’Académie puisse aussitôt prendre les mesures nécessaires.