2101 resultats pour *:* [1081 - 1090]
Nafarroa Behereko herria. Honen lurretan Izturitzeko eta Otsozelaiko haitzuloak daude. Hauek ezagunak dira bertako margolanei eta aztarnategi paleolitikoari esker. Kanposantuan 1501eko hilarria dago, Euskal Herriko zaharrenetakoa. Izendegi zaharretan Isturitze moduan ageri da.
Jacoba (es), Jacqueline (fr)
Ikus Jakoba.
Natividad (es), Noelle (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Natividad (de Nuestra Señora) izenaren euskal baliokidetzat ematen den forma. Izen honetako bi jai daude: Kristoren jaiotza, abenduaren 25ean (ikus Gabone), eta Andre Mariarena, irailaren zortzian, Greziako eliza urtea abian jartzen zen egunean. Ama Birjinaren festa VII. mendean hasi zen ospatzen, baina garrantzia 1243an hartu zuen, Federiko II.ak kardinalak hiru hilabetez atxilo eduki zituenean. Aldaera: Natibitate.
Jacinta (es), Hyacinthe (fr)
Ikus Hiazinta.
Jacoba (es), Jacqueline (fr)
Jatorria hebreeran duen izen hau maiz aurkitzen dugu Itun Zaharrean, Jakob-en leinua oinarrizkoa baita juduentzat. Honela deitzen ziren Isaaken semea eta San Joseren aita, esaterako. Bi apostoluk ere izen hau izan zuten. Santa Jakoba Asisko San Frantziskoren jarraitzailea izan zen. Jaieguna otsailaren zortzian da. Aldaera: Jagobe (Deun-ixendegi euzkotarra).
Janira Greziako mitologian Tetis eta Ozeanoren alaba zen. Janire aldaeraren bukaerako -e hori horrela amaitzen diren beste izenen analogiaz sortu da (cf. Ana / Ane) eta esan daiteke arrakasta handia izan duela.
Le présent corpus onomastique comprend des contenus d’œuvres de tiers, choisis pour leur prestige et leur compétence en la matière. Euskaltzaindia a requis les autorisations et permis correspondants et les droits de propriété intellectuelle nécessaires ont été obtenus, sauf erreur ou omission. Quiconque noterait tout contenu pouvant transgresser les droits d’un tiers est prié d’en informer immédiatement Euskaltzaindia, en écrivant à l’adresse suivante (info@euskaltzaindia.eus), afin que l’Académie puisse aussitôt prendre les mesures nécessaires.