- Info

*: Remplacer un ou plusieurs caractères
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Remplacer un seul caractère
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Recherche

2101 resultats pour *:* [1471 - 1480]

Maribertiz (féminin)

  • Honen osagaiak Mari eta Bertiz toki izena (Nafarroa) dira.

Maridomingo (féminin)

  • Mari eta Domingo gizon izena dira honen osagaiak. Sunbillan (Nafarroa) aurkitu dugu lehen aldiz, 1628an (Maridomingo de Urrutia).

Marieder (féminin)

  • Honen osagaiak Mari izena eta eder adjektiboa dira. 1728an Maria Ederra dokumentatzen da Pasaian (Gipuzkoa), eta, bestalde, orain hamarkada batzuk Marieder zeritzan emakumea, Garazikoa bera (Nafarroa Beherea), ari izan zen lanean Luzaideko ostatu batean (Nafarroa). Subitzan (Nafarroa) Mariederrena oikonimoa zegoen XVI. mendean. Ikus Mariederko.

Mariederko (féminin)

  • Marieder izenaren hipokoristikoa zela dirudi. Iturengo (Nafarroa) Mariederkorena oikonimoan ageri da, 1661etik aitzina. Ikus Marieder.

Mariesteban (féminin)

  • Estefanía (es), Etiennette (fr), Stéphanie (fr)

  • Maria-z eta Esteban gizon izenaz osaturik dago Estebania, Estefaniaren baliokide den hau. Donezteben (Nafarroa) XVI. mendean Maria Esteban de oyarcun dugu eta Goizuetan (Nafarroa) 1649an Mariesteban de Alcari, besteak beste. Ikus Estebania, Estebenia, Estefania eta Mariaestebania.

Marieta (féminin)

  • Maria izenaren Erdi Aroko hipokoristikoa (Marieta, Etxabarri, N), eta Arabako herria.

Mariezkurra (féminin)

  • Honen osagaiak Mari antroponimoa eta Ezkurra herri eta ugalde izena dira. 1539an ageri da, Ezkurrako (Nafarroa) oikonimo baten oinarrian ('Joanes de mariezcurrarena'). Ikus Ezkurra.

Marigabon (féminin)

  • Mª Navidad (es), Navidad (es)

  • XI-XVII. mendeetan azaltzen da Mari eta Gabon izenez osatutako hau. 1575ean Oñatin (Gipuzkoa) Mari Gabon de Umerez y Otalora bataiatu zuten. Aldaera: Gabone. Ikus Gabon izen epizenoen zerrendan.

Marigartzia (féminin)

  • Behin baino gehiagotan aurkitzen dugu Marigartzia izena (Mari eta Gartzia) oikonimoen oinarrian, Aranon (Nafarroa) adibidez (Marigarzia, 1726-1727).

Marigorri (féminin)

  • Ilargiaren ezizenetako bat. Ikus Ilazki.

Toutes les pages:

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper