2101 resultats pour *:* [1511 - 1520]
Marcelina (es), Marcelline (fr)
Ikus Martzelina.
Gure artean franko agertzen den izena. Lehen aldiz 1234an aurkitu dugu, Aratzurin (Nafarroa) (Marquesa de Araçuri).
Marta (es), Marthe (fr), Martha (en)
Arameoko Martâ ('andrea') izenetik. Betaniako Santa Marta, Lazaroren arreba, etxekoandrearen irudia da kristau ikonografian. Nafarroako Pirinioan (bai eta Aragoi eta Katalunian ere) artaldea babesteko edukitzen dituzten ardi beltzei ematen zaie izen hau. Santuaren eguna uztailaren 29an da.
Martina (es), Martine (fr), Martine (en)
Latineko Martinus ('Marte jainkoari eskainia') izenetik dator. Hagitz arrunta izan zen hau Galian; kristauen artean eduki zuen zabalkundeak Toursko San Martinen (316-387) ospe handian du iturri. Erromako santa Martina 226. urtean hil zuten, burua moztuta. Martina Larragan (Nafarroa) ageri da 1330. urtean eta Markinan (Bizkaia) 1491n (Martina Sanches de Gorostiaga). Santuaren eguna urtarrilaren 30ean da. Aldaerak: Martiñe (Deun-ixendegi euzkotarra), Martitza eta Martixa.
Martina (es), Martine (fr)
Ikus Martina.
Arabako herria eta Done Joanesen elizan dagoen XV. mendeko Laguntzako Andre Mariaren irudia. Gogoan izan behar da izen honek azentua aurreneko aren gainean duela.
Martina (es), Martine (fr)
Honen osagaiak Marti gizon izena, -(e)(i)tz atzizki patronimikoa eta genero femeninoa adierazten duen -a bukaera dira. Gipuzkoan azaltzen da, XVI. mendean (Martiza). Ikus Martina.
Le présent corpus onomastique comprend des contenus d’œuvres de tiers, choisis pour leur prestige et leur compétence en la matière. Euskaltzaindia a requis les autorisations et permis correspondants et les droits de propriété intellectuelle nécessaires ont été obtenus, sauf erreur ou omission. Quiconque noterait tout contenu pouvant transgresser les droits d’un tiers est prié d’en informer immédiatement Euskaltzaindia, en écrivant à l’adresse suivante (info@euskaltzaindia.eus), afin que l’Académie puisse aussitôt prendre les mesures nécessaires.