- Info

*: Remplacer un ou plusieurs caractères
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Remplacer un seul caractère
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Recherche

2101 resultats pour *:* [1711 - 1720]

Orose (féminin)

  • Orosia (es)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Orosia edo Eurosia izenaren baliokidetako ematen da. Santa Orosia Baionan jaio zen VII. mendean, eta mairuek Jakan martirizatu eta hil zuten 714. urtean. Santuaren eguna ekainaren 25ean da.

Oroxi (féminin)

  • Orosia (es)

Orrao (féminin)

  • Andre Mariaren antzinako ermita, Albeizkoa (Araba). Irudia herriko elizan gordetzen da eta izenak bertako errota baten deizioan dirau bizirik.

Orreaga (féminin)

  • Andre Mariaren adbokazioa, komentua eta Donejakue Bideko lekurik ezagunenetakoa. Debozio handia izan zaio; Mendekoste aitzineko asteetan inguruko herrietatik beilan joaten dira Orreagara eta Ama Birjinaren iturrian edaten dute. Kondairak dioenez, Andre Maria luzaz galdurik egon zen, mairuen beldurrez ezkutatu baitzuten. Urte anitz igaro ondoren, gauez argi batzuek Jainkoaren Amaren ezkutalekua zein zen adierazi omen zuten. 1619an idatzitako bertsoetan izenaren aspaldiko forma osoa agertzen da, Orierriaga alegia:

    Aingiruen erregina
    Orierriagan xarririk
    aingiruen konpañian
    gloria guztiz beterik.

Orta (féminin)

  • Lizarrako (Nafarroa) monasterioa, lehen Andre Mariari eskainirik zegoena, gaur egun San Benitorena bada ere. Ortaren aurreneko aipamena 1276. urtekoa da.

Ortixa (féminin)

  • Orti euskal izenaren Erdi Aroko baliokide femeninoa. Naxurietan (Nafarroa) agertzen da, 1230ean (Ortissa de Enassurieta).

Osana (féminin)

  • Gutxienez XVI. mende arte iraun zuen izena. XIV. mendean Bilbon eta Ziortzan (Bizkaia) azaltzen da, eta 1493an bigarren herri horretan (Osana de Martitegui). Inoiz Ozana (Ozana de Herçilla, Durango, B, 1514) eta Usana (Vsana de Yloro, Ondarroa, B, 1490) aldaerak ere agertzen dira. Aldaera: Oxane (Deun-ixendegi euzkotarra).

Osane (féminin)

  • Remedios (es)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Osanaren eta (Nuestra Señora de los) Remedios-en baliokidetzat ematen den izena. Santuaren eguna apirilaren 27an da.

Oskia (féminin)

  • Atondo herriko Andre Mariaren ermita eta mendia (Itza zendea, N). Herriaren izenak dioen bezala (Ataondo behinola, ate eta ondotik) Arakil eta Iruñerriaren arteko atean, harratean dago 1570ean eraikitzen hasi zen ermita hau, antzinako Oskiartea-n edo Oskiatea-n (cf. honen aurkez dagoen Axitarte 'Dos Hermanas'). Bide hau arrunt garrantzitsua izan da beti, eta hori zela kausa beste orduz gaztelua egon zen ibaiaren beste aldean, zintzurraren zaindari. Inguruetan bizi diren 'jenioak' uxatzeko harri batekin zeinatu behar da ermita ondoan. Santuaren egunak maiatzaren 9an eta 15ean dira.

Ostaixka (féminin)

  • Euskal Herriko bazter guztietan aurki daitekeen lore ttiki baina alaia da, beste toki batzuetan bitxilore edo butxi deitua.

Toutes les pages:

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper