2101 resultats pour *:* [1941 - 1950]
Ugao (Bizkaia) herriko Andre Mariaren adbokazioa. Irudia Ugao eta Zeberioko mugetan agertu zen, elorri baten gainean. Ermita non egingo zuten erabakitzeko argizariekin joan omen ziren bertara, eta itzali ziren lekuan eraiki omen zuten, behinola artzainek beren auziak garbitzen zituzten haritzaren ondoan. Oraingo eliza 1778an eraiki zuten kofrakideek. Bi jai dituzte: irailaren zortzian eta hil beraren lehen igandean. Zaratamoarrak (Bizkaia) uztailaren 2an joaten dira Ama Birjinari beren esker ona erakustera, behiala izurrite batean lagundu baitzien. Aita Aiangizek lehen igandeko ospakizunari buruzko kantu hau bildu zuen:
Udiarragan dingiliz dago
Tupin aundia arizpean;
Andra Mariko meza ondoren
jarririk bere inguruan
tira guztiok
zar ta gaztiok
jan daigun alkarren leian.
Andre Mariaren antzinako ermita, Lizasokoa (Nafarroa). Hondatu zenean irudia herriko elizara eraman zuten.
Dima (Bizkaia) herriko auzoa eta elizaren ondoan dagoen Andre Mariaren ermita. Jaia irailaren 8an da.
Gasteizko Otobarren kontzejuko Andre Mariaren ermita, Badaia mendiko bidean. Beste izenak Ubarriaran, Ugasioran eta Ugaziaran dira. San Prudentzio egunean, apirilaren 28an, eramaten da irudi erromanikoa parrokiara eta ekainaren lehenengo larunbatean ermitara bihurtzen.
Gain batean dagoen Andre Mariaren ermita, Artetan (Nafarroa). Irudi gotikoa Mendekoste aurreko egunean herrira jaitsi ohi zuten, baina zoritxarrez orain galdua da. Santuaren eguna abuztuaren 15ean da.
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Bautista izenarentzat bi baliokide proposatzen dira: Ugutz (gizona) / Uguzne (emakumea) eta Batista (gizona) / Batiste (emakumea). Lehen parea ugutz 'bataio' neologismoan oinarriturik dago eta Kristo Elizan sartzea izendatzen du. Bigarren parea, berriz, (san) Bautistaren euskarazko baliokidetzat ematen da.
Agurain (Araba) herriko ermita, 1305. urtetik aurrera aipatua. Gaur egun eraikuntza ia zeharo hondaturik dago; irudia Andre Mariaren elizan gordetzen da.
Le présent corpus onomastique comprend des contenus d’œuvres de tiers, choisis pour leur prestige et leur compétence en la matière. Euskaltzaindia a requis les autorisations et permis correspondants et les droits de propriété intellectuelle nécessaires ont été obtenus, sauf erreur ou omission. Quiconque noterait tout contenu pouvant transgresser les droits d’un tiers est prié d’en informer immédiatement Euskaltzaindia, en écrivant à l’adresse suivante (info@euskaltzaindia.eus), afin que l’Académie puisse aussitôt prendre les mesures nécessaires.