- Info

*: Remplacer un ou plusieurs caractères
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Remplacer un seul caractère
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Recherche

2101 resultats pour *:* [1981 - 1990]

Urrategi (féminin)

  • Andre Mariaren ermita, Azkoitikoa (Gipuzkoa), XVII. mendean eraikia. Jaia abenduaren 8an da.

Urretxa (féminin)

  • Andre Mariaren antzinako monasterioa, Zuian (Araba). Maria Lopiz-ek Naiarako (Errioxa) monasterioari eman zion 1112an, Mañarrieta-ko ermitarekin batera. Izurtzako (Bizkaia) Mugarra mendian ere izan zen ermita bat, Urretxua dermioan.

Urrexa (féminin)

Urrexola (féminin)

  • Oñatiko (Gipuzkoa) auzoa eta Andre Mariaren eliza. Izena leinztarren eta oñatiarren artean 1388tik 1401era bitarte izandako borrokaz mintzo den erromantze batean ageri da:

    Gaitza zenduan Leinztarrok Urruxolako lekaioa
    sendo zenduan odol hori bihurtuko jatzu gatzaioa.

Urrialdo (féminin)

  • Martioda (Araba) herriko ermita erromanikoa; 1935ean erre eta barruko margolan gotiko ederrak galdu ziren. Ermita berez Urrialdo herri hustuko eliza zen. Irudia Martiodako elizan gordetzen da.

Urrika (féminin)

  • Erdi Aroko izena, beranduago Mari adierazteko erabilia. Anbotoko Damaren haitzuloari Urrikaren koba deitzen zaio.

Urtse (féminin)

  • Gaztelaniazko Ursoren baliokide femeninotzat emandako izena Deun-ixendegi euzkotarra) (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean.

Urtsiñe (féminin)

  • Ursina (es)

  • Gaztelaniazko Ursínen baliokidetzat emandako emakume izena Deun-ixendegi euzkotarra lanean (Arana eta Eleizalde, 1910). Ikus Urtsin mutil izenen zerrendan.

Urtsua (féminin)

  • Arizkun herriko dorretxe ospetsua, Baztan ibarrean (Nafarroa). Izen bereko erromantze batean agertzen da, Erdi Aroan. Pedro Urtsukoa izan zen El Doradoren bila atera zen Agirre 'Eroa'-ren taldeko kapitaina, baina azkenean Agirrek berak hil zuen. Honela dio aipatutako erromantzeak:

    Urtsuan zazpi leiho, zapiak lerro-lerro;
    Lantainako alaba Urtsuan defuntu dago.
    Urtsuan defuntua, Santa Ana kausituan;
    adios erran gabe etxetik partitua.

Urtsula (féminin)

  • Úrsula (es), Ursule (fr), Ursula (en)

  • Latineko Ursus ('hartza') izenaren txikigarritik heldu da. Santa Urtsula Britaniako errege baten alaba omen zen eta kontinentera ezkontzera etorri omen zen. Ezkondutakoan Erromara joan omen zen 11.000 birjinarekin, Aita Santuaren bedeinkapena jasotzera. Zoritxarrez, etxerakoan denak hil omen zituzten Kolonia (D) hiriko ateetan. Badaiteke istorio hau bertan desagertu zen legio erromatarraren oroitzapena izatea. Santuaren eguna urriaren 21ean da. Aldaera: Urtsule (Deun-ixendegi euzkotarra).

  • Dokumentuak:
Toutes les pages:

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper