2101 resultats pour *:* [2041 - 2050]
Arreo herriko Andre Mariaren ermita, Erriberagoitian (Araba). Antzina lakuaren tokian ba omen zen benta bat, baina behin Andre Maria eta Jesus eskale jantzita joan omen ziren hara, eta, erremusina ukatu zietenez, urak etxea irentsi omen zuen. Uztailaren bian irudi erromanikoa Biloriako elizara eramaten zen, bertako Santa Ana ordezkatzeko.
Ikus Zabalate.
Arabako herria eta Andre Mariaren adbokazioa. Trebiñoren eta Ebroarroaren arteko igarobide edo 'atean' dago; antzina gaztelua zuen gainean, atearen zaindari. Euskal izen zaharra, Zabalate, Andre Maria adierazteko baizik ez da gorde, bere itzulpena den Portilla izan baita izen ofizial bakarra menderik mende, euskararen bazterketaren ondorioz.
Urretxu (Gipuzkoa) herriko Andre Mariaren adbokazioa. Irudia Done Joanesen ermitakoa zen eta Zabaleta baserrian gordetzen zen. Gaur egun jabego pribatua da.
Patrocinio (es)
Ikus Azazeta.
Zuberoako herria (Sauguis frantsesez) eta Andre Mariaren adbokazioa.
Orozko (Bizkaia) herriko Andre Mariaren ermita. 1882. urte arte parrokia izan zen, ondoan lurjabeentzako hilerria zuena, lurrik ez zutenak Olarten ehorzten baitzituzten. Jaia ekainaren 29an da.
Uharte Arakil (Nafarroa) herriko Andre Mariaren ermita, Aralar mendiaren magalean. Monasterio bati atxikitako herria egon zen bertan. Antso Nagusiak 1031. urtean aipatzen du. Elizak ate erromaniko ederra du.
Le présent corpus onomastique comprend des contenus d’œuvres de tiers, choisis pour leur prestige et leur compétence en la matière. Euskaltzaindia a requis les autorisations et permis correspondants et les droits de propriété intellectuelle nécessaires ont été obtenus, sauf erreur ou omission. Quiconque noterait tout contenu pouvant transgresser les droits d’un tiers est prié d’en informer immédiatement Euskaltzaindia, en écrivant à l’adresse suivante (info@euskaltzaindia.eus), afin que l’Académie puisse aussitôt prendre les mesures nécessaires.