2101 resultats pour *:* [2081 - 2090]
Euskal Herriko lurraldeetako bat eta Gardeko (Nafarroa) Andre Mariaren adbokazioa. Kondairak dioenez, XVI. mendean hugonoteek Aspeko Ama Birjinaren ermita erre zutenean Andre Mariak hegan alde egin zuen, eta ezkutaturik egon zen unai batek haritz batean aurkitu zuen arte. Gardarrak ermita herrian berean eraikitzen saiatu omen ziren behin eta berriz, baina alferrik, eta azkenean haritzaren lekuan egin behar izan omen zuten. Debozio handia izan diote inguruetan eta Iparraldean. Jaia irailaren 8an da. Aldaera: Xubero.
Andre Mariaren antzinako ermita, Zumarragan (Gipuzkoa). Urola ibaiaren ondoan zegoen, zubiaren aurrean.
Hitz arrunta, hondarreko urte hauetan izen gisa franko erabili dena. Handi-handika, esan daiteke zuhaitz ekialdeko aldaera dela eta zugatz mendebaldekoa.
Aiarako (Araba) auzoa eta Andre Mariaren ermita, antza denez Donejakue bidean zegoena. Santuaren eguna abenduaren 8an da.
Barrundiako (Araba) herria eta Andre Mariaren adbokazioa. Jaia irailaren zortzian da.
Prudencia (es), Prudence (fr)
Ikus Prudentzia.
Prudencia (es), Prudence (fr)
Ikus Prudentzia.
Arabako udalerria, Gorbeia mendiaren magalean. Done Joanes eta Done Paulo egunean Zuiako Monrealgo Andre Mariaren ermitan ematen zen meza ibarreko bizilagunentzat, baina ermita desagertzean Oroko monasterioan egiten hasi zen elizkizuna.
Le présent corpus onomastique comprend des contenus d’œuvres de tiers, choisis pour leur prestige et leur compétence en la matière. Euskaltzaindia a requis les autorisations et permis correspondants et les droits de propriété intellectuelle nécessaires ont été obtenus, sauf erreur ou omission. Quiconque noterait tout contenu pouvant transgresser les droits d’un tiers est prié d’en informer immédiatement Euskaltzaindia, en écrivant à l’adresse suivante (info@euskaltzaindia.eus), afin que l’Académie puisse aussitôt prendre les mesures nécessaires.