2101 resultats pour *:* [2091 - 2100]
Arabiar izena, Erdi Aroan Euskal Herrian erabilia. 1244an, adibidez, Zulema zeritzan andre bat bizi zen Tuterako (Nafarroa) jauregi batean.
Artaxoako (Nafarroa) aurkintza, non Sanduzuria izeneko Andre Mariaren ermita baitzegoen. Osagaiak zume, -di ugaritasunezko atzizkia eta -a artikulua dira.
Andre Mariaren ermita, Gastiainen (Nafarroa). Hurbil dagoen Done Sebastian ermitan badira erromatarren garaiko hilarriak. Izenaren osagaiak zume fitonimoa, -doi ugaritasunezko atzizkia eta -a artikulua dira.
Andre Mariaren ermita, Agurainen (Araba). 1694an ermita eraitsi eta harriak Done Joaneren elizako dorrea eraikitzeko erabili zituzten.
Blanca (es), Blanche (fr)
Erdi Aroan asko erabili zen izen hau, bai Nafarroan bai Euskal Herriko gainerako lurraldeetan ere. Altzuzan (Nafarroa) 1311n Maria Zuria bizi zen eta mende berean Barakaldon Zurixe. Oñatin eta Arrasaten (Gipuzkoa) Andre Mari Zuri izena duten bi ermita daude. Aldaerak: Zurixe historikoa eta Sabin Aranaren bidetik sortutako Zuriñe berria.
Blanca (es)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) laneko izenekiko (Edurne edo Bakarne) analogiaz XX. mendean Zuria hitza eta -ne emakumezkoen atzizkia erabiliz sortutako izena. Ikus Zuria.
Ikus Zuria.
Pilar (es)
Ikus Pilare.
Longidako (Nafarroa) herria eta Andre Mariaren adbokazioa. Irudia XIII. mendekoa da.
Le présent corpus onomastique comprend des contenus d’œuvres de tiers, choisis pour leur prestige et leur compétence en la matière. Euskaltzaindia a requis les autorisations et permis correspondants et les droits de propriété intellectuelle nécessaires ont été obtenus, sauf erreur ou omission. Quiconque noterait tout contenu pouvant transgresser les droits d’un tiers est prié d’en informer immédiatement Euskaltzaindia, en écrivant à l’adresse suivante (info@euskaltzaindia.eus), afin que l’Académie puisse aussitôt prendre les mesures nécessaires.