2100 resultats pour *:* [371 - 380]
Erdi Aroko euskal izena. 1111n ageri da, Leiren (Nafarroa): Tota, filia de dona Auriola.
Presentación (es)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean azaltzen da, gaztelaniazko Presentación izenaren baliokide femeninotzat; Andre Maria tenpluan aurkeztea dakarkigu gogora. 583. urtean Konstantino enperadoreak Jerusalemen eliza bat sagaratzeko agindu zuen. Jaia ekialdean sortu zen eta handik zabaldu zen kristau munduan barrena. 1585. urtean Sisto V.ak eliza osorako ofizialdu zuen. Jaia azaroaren 21ean da. Hipokoristikoa: Prexen.
Aurora (es), Aurore (fr), Aurora (en), Aurora (la)
Mitologia klasikoan egunsentiaren jainkosa da Aurora, Titan eta Lurraren alaba. Bi zaldik daramaten zilarrezko gurdi batean irudikatzen da. Mitologian goizeko ihintza honen seme-alabek jaulkitako malkoak direla esaten da. Egunsentiko Andre Maria irailaren 15ean da.
Ikus Auribita.
Agustina izenaren eratorria izan liteke, patronimikoaren bukaera femeninoak egiteko erabili baitzen gure artean garai batean, gizon izenetatik abiatuz eskuarki, eta -a erantsiz. Zernahi gisaz, Saustitza ere badugu, itxuraz Sebastiana-rekin lotu behar dena. Ikus sarrera hauek.
Agustina (es), Augustine (fr)
Axpeko Andre Maria Busturia (Bizkaia) herriko parrokia da. Bere kokaguneak, hartzulo batean jaiotzen den errekaren ondoan baita, Euskal Herrian ohikoak diren laminak dakarzkigu burura. Gogoratu beharra da, bestalde, hemendik gertu, Mundakan (Bizkaia), Lamiaran ermita dagoela. Axperen itzulpena da ezagutzen dugun euskal toponimo baten itzulpenik zaharrenetakoa, 1051koa: '...monasterium iuxta maris, cui vocabulum est Sancte Marie de Izpea, subtus penna, in territorio Busturi cum sua decania pernominata Bareizi (...)'.
Le présent corpus onomastique comprend des contenus d’œuvres de tiers, choisis pour leur prestige et leur compétence en la matière. Euskaltzaindia a requis les autorisations et permis correspondants et les droits de propriété intellectuelle nécessaires ont été obtenus, sauf erreur ou omission. Quiconque noterait tout contenu pouvant transgresser les droits d’un tiers est prié d’en informer immédiatement Euskaltzaindia, en écrivant à l’adresse suivante (info@euskaltzaindia.eus), afin que l’Académie puisse aussitôt prendre les mesures nécessaires.