2100 resultats pour *:* [421 - 430]
Pascuala (es), Pascale (fr)
Grezierako paska hitzetik latineko paschalis 'pazko garaikoa' sortu zen, eta honetatik Bazkoara eta Paskoala euskal izenak. Pazkoz juduek Egiptotik alde egitea eta kristauek Kristoren heriotza eta berpiztea gogoratzen dute. Antzinako kulturetan, berriz, udaberriaren etorrera ospatzen bide zen festa honekin. Aldaerak: Paskala, Paskale (Deun-ixendegi euzkotarra) eta Paskoala.
Zúñiga (Nafarroa) herriko Andre Mariaren ermita, Arabako mugakoa. Uzta bildu ondoan bederatziurrena egin ohi zen.
Beatriz (es), Béatrice (fr), Béatrice (en), Beatrix (en)
Latineko Beatrix (beator 'zoriontsu egiten duena') ponte izenetik dator. Santa Beatriz Erroman ito zuten, 303. urtean, bere neba kristau martiriak ehorzteagatik. Izena Erdi Aroan erabili bazen ere, zabalkundea Danteren Jainkotiar komediari zor zaio. Santuaren eguna urtarrilaren 19an da. Aldaera: Batirtze (Deun-ixendegi euzkotarra).
Tolosa (Gipuzkoa) udalerriko auzoa eta Andre Mariaren adbokazioa. Auzoa -herria garai batean- berastegitarrena zen eta araudi berezia izan zuen luzaz, Tolosako auzo bilakatu arte. Bertako ibaiak ere Bedaio du izena.
Bizkaiko Andre Maria, 1903. urtean Aita Santuak Jaurerriko zaindari izendatua. Askoz lehenago, halere, 1738. urtean, Bizkaian Ama Birjina honengana zegoen jaiera edo debozio handia ikusita, Gernikako Batzarrek Jaurerriko zaindari izendatua zuten. Lehen aipamena Bilbo fundatu zutenekoa da (1300. urtekoa), hiribildua Begoñako dermioan sortu baitzuten, baina santutegia zaharragoa da. Jaieguna urriaren 11n bada ere, Bizkaian abuztuaren 14ko gauean Begoñara oinez joateko ohitura handia dago. Inoiz egon bedi oinetan (bego oina) itzuli izan dute, herri etimologia honek inolako funtsik ez duen arren. Ama Birjinaren ohoretan egindako kantu ezaguna San Antongo parrokoa izan zen Klaudio Gallastegi jaunari zor zaio:
Begoñako Andra Mari Bizkaiko zaindari
zure seme maitaleak zugana kantari.
Ikus Beraskita eta Blaskita.
Belateko (Nafarroa) Andre Mariaren ermita antzinako monasterio bikoitzaren hondarreko aztarna zen. Monasterioan, mendatean baitzen, aterpea ematen zitzaien erromesei. Egun monasterioaren hondakinak eta Andre Mariaren ermita besterik ez daude. Irudia Alkotz (Nafarroa) herriko elizara eraman zuten.
Le présent corpus onomastique comprend des contenus d’œuvres de tiers, choisis pour leur prestige et leur compétence en la matière. Euskaltzaindia a requis les autorisations et permis correspondants et les droits de propriété intellectuelle nécessaires ont été obtenus, sauf erreur ou omission. Quiconque noterait tout contenu pouvant transgresser les droits d’un tiers est prié d’en informer immédiatement Euskaltzaindia, en écrivant à l’adresse suivante (info@euskaltzaindia.eus), afin que l’Académie puisse aussitôt prendre les mesures nécessaires.