2100 resultats pour *:* [441 - 450]
Bernarda (es)
Benedicta (es), Bénédicte (fr), Benoîte (fr), Benedicta (en)
Latineko Benedictus ('bedeinkatua') izenetik dator. Anitz erabili da kristauen artean, hamazazpi Benedikto aita santu -horien artean bi done- izateak frogatzen duenez. Horietaz gain, hagitz ezaguna da Nursiako San Benedikto, beneditarren sortzailea Monte Cassinon (Italia) eta Europako zaindaria. Santuaren eguna urtarrilaren 4an da. Aldaerak: Benedite eta Benita.
Benedicta (es), Bénédicte (fr)
Ikus Benedikta.
Sabandoko (Araba) Andre Mariaren ermita. XX. mendearen hasieran eskola izan zen bertan; egun desagertua da.
Andre Mariaren adbokazioa. Ikus Larrea.
Benigna (es)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Benignoren baliokide femeninotzat proposatutako izena. Azkeneko hau latineko benignus ('amultsua', 'borondate onekoa') izenetik atera da. Esmirnako San Benigno izan zen Galia kristautu zuena.
Benedicta (es), Benita (es), Bénédicte (fr)
Latineko Benedictus 'bedeinkatua' izenetik dator. Nursiako San Benedikto izan zen benediktarren sortzailea, Monte Cassinon. Hagitz santu herrikoia zenez izena berehala 'erraztu' zen, eta Benito bihurtu. Santuaren eguna abuztuaren 17an da. Ikus Benedikta.
Arluzea eta Markiz (Araba) herrien artean dagoen Andre Mariaren ermita. Eraikuntzak aztarna erromanikoak izan arren maiz berriztatu dute, Ama Birjinari inguruetan dioten debozio handiak eraginda.
Nafarroako herria, Bortzerrietakoa. Pío Barojaren eta honen iloba Julio Caro Barojaren bizileku izandako Itzea etxea bertan da.
XII. mendean aurkitzen dugu izen hau, Nafarroan: dompna Berasquita de Guendulain. Irudi duenez gizonentzako Berasko izenaz (ikusi) eta -ita atzizki hipokoristikoaz osaturik dago; azkenekoaren xedea generoa adieraztea dela ematen du. Aldaerak: Belaskita eta Blaskita.
Le présent corpus onomastique comprend des contenus d’œuvres de tiers, choisis pour leur prestige et leur compétence en la matière. Euskaltzaindia a requis les autorisations et permis correspondants et les droits de propriété intellectuelle nécessaires ont été obtenus, sauf erreur ou omission. Quiconque noterait tout contenu pouvant transgresser les droits d’un tiers est prié d’en informer immédiatement Euskaltzaindia, en écrivant à l’adresse suivante (info@euskaltzaindia.eus), afin que l’Académie puisse aussitôt prendre les mesures nécessaires.