2100 resultats pour *:* [511 - 520]
Dafne (es), Daphné (fr), Daphne (en), Δάφνη (el cl)
Kondairak dioenez, Bizkaiko lehenengo jauna izan zen Jaun Zuriaren emaztea izan zen Dalda. Andra hau Durangoko kondearen alaba zen eta gurasoen ondoan egon hilobiratuta Tabira elizan.
Dalila (es), Dalila (fr), Delilah (en)
Dánae (es), Danaé (fr), Danaë (en), Δανάη (el cl)
Daniela (es), Danièle (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Ikus Daniela.
Daniela (es), Danièle (fr)
Hebreerako izena (dan 'epaitu' eta el 'jainkoa'), 'Jainkoa da ene epailea' esanahia duena. Itun Zaharreko profeta handienetakoa izan zen hau; bere bizitza Danielen Liburuan azaltzen zaigu eta Jainkoaren justiziaren irudia da. Aldaera: Danele (Deun-ixendegi euzkotarra).
Daría (es), Darie (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposaturiko izena. Ikus Daria.
Daría (es), Darie (fr), Daria (en)
Persiako izena (Dârayavaush), gurera grezierako Dareios eta latineko Dariusen bitartez iritsi zena. Pertsonaiarik garrantzitsuena K. a. VI. mendeko Persiako Dario I. erregea izan zen, antzinako inperiorik handienaren jabea, Erregeen Errege deitua. Santuaren eguna urriaren 25ean da. Aldaera: Dare (Deun-ixendegi euzkotarra ).
Gipuzkoako ibaia, herria eta Andre Mariaren eliza. Azken honek sarrera erromaniko ederra du eta barruko kalostra gotiko ikusgarria. Izen zelta da Deba ('jainkosa' bide da jatorriz), eta Iberiar penintsulako, Ingalaterrako eta Frantziako hidronimian ere agertzen da, antzinako europarrentzat ibaiak jainko-jainkosatzat hartuak baitziren.
Le présent corpus onomastique comprend des contenus d’œuvres de tiers, choisis pour leur prestige et leur compétence en la matière. Euskaltzaindia a requis les autorisations et permis correspondants et les droits de propriété intellectuelle nécessaires ont été obtenus, sauf erreur ou omission. Quiconque noterait tout contenu pouvant transgresser les droits d’un tiers est prié d’en informer immédiatement Euskaltzaindia, en écrivant à l’adresse suivante (info@euskaltzaindia.eus), afin que l’Académie puisse aussitôt prendre les mesures nécessaires.