- Info

*: Remplacer un ou plusieurs caractères
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Remplacer un seul caractère
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Recherche

2100 resultats pour *:* [571 - 580]

Edurra (féminin)

  • Mendebaldeko hizkeretako izen arrunta da ('elurra').

Edurte (féminin)

  • Ikus Edurtzeta.

Edurtza (féminin)

  • Nieves (es)

  • Ikus Edurtzeta.

Edurtzeta (féminin)

  • Nieves (es)

  • Bi dira izen honetako Andre Mariaren adbokazioak: Muxikako (Bizkaia) Gorozika auzoko ermitakoa eta Markina-Xemeingo (Bizkaia) Iruzubietakoa. Bigarren honen jaia abuztuaren 5ean da, baina erromeria hurrengo igandean egiten da. Gorozikakoa ere abuztuaren 5ean zen, gaur egun ospatzen ez den arren. Aldaerak: Edurne eta Edurtza.

Egeria (féminin)

Egiarte (féminin)

  • Deierri (Nafarroa) ibarreko Andre Mariaren ermita. Ama Birjina nekazari bat goldaketan ari zenean agertu omen zen, Allotz eta Lakar herrien arteko mugan, eta horregatik bi herriek nahi omen zuten. Azkenik, ermita irudia aurkitutako lekuan eraikitzea erabaki omen zen, bi herriena izateko. Bada aurkikundeaz mintzo den kanta. Jaiak abuztuaren 11n eta irailaren 8an dira.

Egillor (féminin)

  • Ollarango (Nafarroa) herria eta Andre Mariaren adbokazioa. XIII. mendearen amaierako irudia Done Mikelen elizan dago gorderik. Kataluñako Arte Museoan bada ohol gainean egindako Egillorko margolan bat. Herriaren lehendabiziko aipamena 1099. urtekoa da; Zeia Zarra zeritzan monasterioko lurrak luberritzeagatik izandako epaiei zor zaie. Herriko jaiak irailaren 29an dira.

Egokiñe (féminin)

  • Beste batzuetan bezala herriak sortutako izena da hau, gaztelaniazko Justaren baliokidea. Osagaiak egoki adjektiboa eta -ne bukaera femenino berria dira.

Eguantza (féminin)

  • Goiznabarra, goiztiria, egunsentia edo eguantza beti miretsi eta gurtu izan da, eguzkiaren eta biziaren itzulera adierazten duelako. Arrazoi honengatik etxeak, eliza erromanikoak, eta zaharragoak diren neolito garaiko trikuharriak ere Ekialdera begira eraiki izan dira. Aldaerak: Goizalde, Goizargi, Goiztiri, eta Goizane.

Eguzkia (féminin)

  • Munduko erlijio zahar guztietan egon da Eki edo Eguzkiarekiko jaiera, hori baita bizitzaren iturria. Euskal mitologian Eguzkia -Ilargia bezala- Lurraren alaba da, emea beraz, eta gauero elkartzen da amarekin. Aldaerak: Eguzkiñe, Ekhia, Ekia eta Ekiñe. Zenbait lekutan hauxe esaten da iluntzean: 'Eguzki amandrea badoa bere amagana'.

Toutes les pages:

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper