2100 resultats pour *:* [641 - 650]
Engracia (es), Engrâce (fr), Engratia (en)
Latineko in gratia 'grazian' sintagmatik datorkigun kristau izena. III-IV. mendeetan Santa Engrazia Zaragozan bizi izan zen eta, hori dela medio, harenganako debozio edo jaiera berehala hedatu zen gure artean. Eskuan eta buruan pertz handi bana dituela agertzen da irudietan, bere martirioaren adierazgarri. Gure artean ez dirudi Engrazia aldaera berandu arte erabili izan denik. Iruñean, adibidez, Santa Engrazia hagionimoa Santa Gracia dokumentatzen da lehenik, eta euskarazko baliokidea, Nafarroako beste toki batzuetan, Dona Grazia da. Santuaren eguna urriaren 26an da. Aldaera: Ingartze. Ikus Grazia.
Modestaren euskal kidea, eraitsi aditza eta -ne atzizkia erabiliz XX. mendean sortua.
Circuncisión (es)
XX. mendearen hasieraz geroztik erabiltzen den izena ('zirkuntzisioa'). Zirkuntzisioak juduen eta Jainkoaren arteko hitzarmena omentzen du. Aldaera: Bilbañe.
Erdi 'umea izan' aditza eta -ñe atzizki femenino berria erabiliz sortutako izena.
Izurtzako (Bizkaia) Bitaño auzoko Andre Mariaren ermita. Honen ondoko hilerrian hilobi batzuk aurkitu zituzten, latineko izen bakan zenbait idatzirik zituztenak. Batean Ahoztar euskal izen zaharra ageri zen. Jaia irailaren 8an da. Nafarroan ere, Ameskoan, bazen Erdoitza zeritzan herria, 1067an errege Antso Peñalengoak Iratxeko monasterioari (Nafarroa) oparitu ziona.
Ama Birjinaren ermita, Markinan (Bizkaia). Edurreko Andra Maria hau Donejakue bidean dago, Markina hiriaren eta Ziortzako kolegiataren artean, Artibai ibaiaren ondoan. Ume negartiak bertara eraman ohi ziren. Jaia irailaren 8an da.
Ereshkigal (es), Ereshkigal (fr), Ereshkigal (en)
Arrasateko (Gipuzkoa) Bedoña auzoko Andre Mariaren ermita. Badirudi antzinako parrokia dela. Erditzeko dauden emakumeentzat eskatu ohi zen haren babesa, bai eta, orobat, lehorte garaian. Leintz ibarrean Andra Mari Zuri deitzen dute. Donejakue bidean dago eta erromesentzako ospitalea izan zen. Jaia abuztuaren 5ean egiten da.
Erhe- edo Ere- Akitaniako idazkunetan (I-III. mendeak) azaltzen den oinarri femeninoa da, Ereseni eta Erhexoniren tankerako izenetan. Ikus Andere.
Le présent corpus onomastique comprend des contenus d’œuvres de tiers, choisis pour leur prestige et leur compétence en la matière. Euskaltzaindia a requis les autorisations et permis correspondants et les droits de propriété intellectuelle nécessaires ont été obtenus, sauf erreur ou omission. Quiconque noterait tout contenu pouvant transgresser les droits d’un tiers est prié d’en informer immédiatement Euskaltzaindia, en écrivant à l’adresse suivante (info@euskaltzaindia.eus), afin que l’Académie puisse aussitôt prendre les mesures nécessaires.