2100 resultats pour *:* [651 - 660]
Eriete herrixkako Andre Mariaren adbokazioa, Zizur zendean (Nafarroa). Behiala jaurerria izan zen eta, adibidez, 1537an Antonia Olleta zen bertako nagusia. Eliza ondoan bada jauregi eder bat. Andre Mariaren irudia Otazuko (Nafarroa) elizan gordetzen da.
Izen germaniar hau XX. mendearen amaiaeran mundu osoan zabaldu da. Erikah hitzak 'Marteren maitalea' esan nahi zuen.
Erinias (es), Érinyes (fr), Erinyes (en), Ἐρῑνύες [sing. Ἐρīνύς] (el cl)
Eris (es), Éris (fr), Eris (en), Ἔρις (el cl)
Antzinako Eriztain herrixkako eliza Andre Mariaren ermita da orain, Orbaibarren (Nafarroa). Lehen aldiz 1085ean dokumentatzen da. Elizaren ondoan bertako nagusien jauregia dago. Irudia erromanikoa da.
Andre Mariaren ermita, Altsasun (Nafarroa), behiala Erkuden herri hustuko eliza izana. Santuaren eguna ekainaren 2an da.
Erdi Aroko euskal izena. Antzina arrunta zen abere izenak (cf. Otsoa) jendearentzat erabiltzea, zenbait aldiz alderantzizkoa ere (cf. azeria, lukia) gertatzen zen arren.
1109an Leireko (Nafarroa) dokumentazioan ageri den izena (Ermesenda Garceiz). Peñalengo Antso IV.a nafar erregearen arreba ere horrela deitzen zen.
Zabaldikako (Nafarroa) Andre Mariaren ermita, Esteribarren. Jaia abuztuaren 5ean egiten da. Orotz-Betelun (Nafarroa) ere bada Ermin izeneko erreka.
Herminia (es), Heminie (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Herminioren baliokide femeninotzat proposatzen da. Izenaren jatorria ez da batere argia; eskuarki Ermin eskandinaviar teonimoarekin lotzen bada ere, zenbaiten iritzian latineko armeniotik atera dateke. Santuaren eguna abenduaren 24an da.
Le présent corpus onomastique comprend des contenus d’œuvres de tiers, choisis pour leur prestige et leur compétence en la matière. Euskaltzaindia a requis les autorisations et permis correspondants et les droits de propriété intellectuelle nécessaires ont été obtenus, sauf erreur ou omission. Quiconque noterait tout contenu pouvant transgresser les droits d’un tiers est prié d’en informer immédiatement Euskaltzaindia, en écrivant à l’adresse suivante (info@euskaltzaindia.eus), afin que l’Académie puisse aussitôt prendre les mesures nécessaires.